Atzealdea Hernaniko Udalak udaleku eta aisialdi-jardueretarako begiraleen lan-poltsa bat osatzeko deia egin du
2019/04/04
Udaleku Irekien helburua da Hernaniko 3 eta 10 urte bitarteko haurrei aukera ematea jolaserako, gozamenerako, bizikidetasuna garatzeko, autonomia pertsonala areagotzeko, parte-hartzean trebatzeko eta hori guztia euskaraz, berdintasunean eta aniztasunean egitea.
Bestalde, Oporrak Bakean programaren helburua da Saharako errefuxiatu kanpamendutik Hernanira etorritako haurrek bi hilabetez lagunartean gozatzea, bizikidetza eta bertako haurrekiko harremanak sustatuz.
Lan-poltsa oposaketa-lehiaketa bidez osatuko da. Bertan onartua izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Lan-kontratua sinatu behar dutenerako 18 urteak beteta izatea.
b) DBH, Lanbide Heziketako erdi mailako titulua edo baliokidea izatea.
c) Gaixotasunik ez edukitzea, ezta ezgaitasun fisiko nahiz psikikorik, postuan bete behar diren funtzioak betetzea galaraziko lukeenik. Beharrezkoa izanez gero mediku-txostena eskatuko da.
d) Europako Batasuneko edozein estatutako edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea.
e) Euskarako B2 mailako tituluaren jabe izatea.
f) Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
g) Diziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, autonomia-erkidegoko nahiz udal erakunde publikoen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko.
Lan-eskaintza ezberdinen ezaugarriak hauek dira:
Izen emateko epea apirilaren 23 arte egongo da zabalik. Sakatu hemen eskaera-orria eskuratu bahi baduzu.
Informazio gehiago: hernani.eus