Atzealdea Lan-eskaintza: proiektu-kudeatzailea

ERYICA Gazte Informazio eta Aholkularitzako Europako Agentzia bere proiektu eta lantaldeak kudeatuko dituen pertsona baten bila dabil

2021/02/24


Kontratatutako pertsonak proiektuen emaitzak eta txostenak prestatzen lagunduko du, egitasmo berriak planifikatu eta gauzatuko ditu, funtsak biltzeko jardueretan lagunduko du, kide diren erakundeekin eta bazkideekin lotzeko balioko du eta ekitaldiak antolatuko ditu. Gainera, lan-kontratua Europako Elkartasun Kidegoaren ekimenaren eta Jobs4Solidarity programaren esparruan egingo da.

 

Lanpostua lortu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira, besteak beste: kontratazioaren hasiera-egunean 18 eta 30 urte artean izatea, EBko herritarra izatea, Europako Elkartasun Kidegoaren Atarian izena emanda egotea, diziplina garrantzitsu batean graduko edo graduondoko titulazio bat izatea, nazioarteko ingurune batean proiektuak kudeatzen eta ekitaldiak antolatzen esperientzia izatea, hezkuntza ez-formalean esperientzia frogatua izatea, eLearning ikastaroak erraztu, prestatu eta garatzea, ingelesa eta frantsesa behar bezala menderatzea …

 

Eskaerek honako hauek jaso beharko dituzte: aurkezpen-gutuna (ingelesez), CVa (ingelesez), erreferentziak lortzeko harremanetan jar daitezkeen bi pertsonaren datuak eta Europako Elkartasun Kidegoaren Atarian izena emanda izatearen proba.

 

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 5ean bukatuko da, eta elkarrizketak martxoaren erdialdean izango dira. Lana lortzen duen pertsona lehenbailehen hasiko da lanean.

 

 

 

Jarraitu gure sareak