Atzealdea Martxan da Puntu Soziala, gizarteari egindako ekarpenak saritzeko egitasmoa

2019-2020 edizioan izena emateko aukera hilabetez egongo da zabalik. Gizartean eragin positiboa duen egitasmo bat saritzeko xedez jaio zen PuntuSoziala. Irabazleak sarean duen presentzia hobetzeko zerbitzuak doan jasoko ditu urtebetez

2019/09/16


TaPuntu Kooperatibak 2019-2020 Puntu Soziala egitasmoa jarri du martxan, aurtengoa hirugarren edizioa da. Tapuntu Kooperatibak uste du enpresak gizarte-eraldaketarako tresna garrantzitsua direla eta, horregatik, urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion irabazi asmorik gabeko proiektua aukeratzen du.

Gizarte-arloko edozein norbanako, elkarte edo enpresak parte har dezake. Izen-ematea urriaren 9 arte egongo da zabalik, eta Puntuoziala.eus webgunean aurkeztu daitezke proposamenak. Irabazlea urriaren 21ean iragarriko da.

 

 

Aukeratzen den proiektu sozialari laguntza eskainiko dio TaPuntuk bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertzen, eta zailtasun eta erronkak identifikatzen. Ondoren, estrategia bat garatuko dute eta urtebeteko plangintza bat osatuko dute; dena doan.

 

Puntu Sozialaren lehen edizioan Basherri Sarea, Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatiba ekologikoen sarea, izan zen aukeratua. Aurreko edizioan, berriz, Biak bat, animaliek lagundutako esku-hartzeak erdigune izanda, behar psikosozialak asetzeko elkartea.

 

Iturria: Puntu Soziala