Atzealdea Nola ari dira bizitzen itxialdia Gipuzkoako haurrak eta nerabeak?

Une honetan, “alarma-egoera” dela-eta derrigorrez etxean egon behar dugunean, haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloko Gipuzkoako profesionalak kezkatu egiten gaitu lurraldeko haurrak eta nerabeak beren familiekin egoera hau nola bizitzen ariko ote diren.

2020/04/02


Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako Haur eta gazteen Sustapen Zerbitzuek osatzen dugun Gaztematika sarean haien iritzia jaso nahi dugu, testuinguru honetan dituzten sentimenduak eta emozioak ezagutu. Nolabait, pentsatzen dutena adierazi ahal izatea gustatuko litzaiguke, haiei entzutea eta beren eskaerak dagokionari helaraztea. Horretarako, galdeketa labur bat prestatu dugu 10 eta 17 urte arteko adina dutenek betetzeko.

Gazldeketarako esteka bat sortu duguz ga; horren bitartez, galderei era anonimoan erantzun ahalko zaie, eta baita bidali ere.

Galdetarako esteka Gipuzkoako udaletako nahiz Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuek zabalduko dute, batez ere beren webguneetan eta sare sozialetan. Gainera, haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileek lurraldeko haur eta nerabeekin harremanetan egoteko erabiltzen dituzten bideak ere baliatuko dira. 

GALDEKETA (Bidaltzeko azken eguna: apirilak 13!)