Atzealdea Pasaia: nerabeei ahotsa ematean erreferentziazko eredu

Herriak Unicefen bermea jaso du haurren alde egiten duen lana saritzean

2019/06/26


Pasaia izan da Unicefen “Haurren Lagun den Hiria” saria jaso duen Gipuzkoako lehen herria. Ekimen honek udalerriko herritar aktibo bilakatzen ditu haurrak eta nerabeak, eta ikaskuntza-prozesu bat izan da proiektuan parte hartzen duten pertsona eta zentro guztientzat.

Egitasmoa Eskura zentroak Tabakaleran (Kutxa Kultur gunea) antolatu duen Giza Eskubideetarako Baliabide Pedagogikoen Azokan aurkeztu da.

Pasaiako Haur eta Nerabeen eskubideak eta parte-hartzea bermatzeko plana adibide ona da giza eskubideen defensa eta ezagutzak sustatzea da eta haur eta nerabeak eragile aktibo bihurtzea lortzeko.

Ikastetxeetako ikasleek herrian parkeak, wifi konexiorako puntuak, iturriak eta ingurune seguruak hobetzeko proposamenak helarazi dizkiete teknikariei eta arduradunei.

Proiektu honek, gainera, hezitzaileek, ikastetxeek, aktibistek, adinez txikiek eta oro har herritarrek osatutako gizarte-sarea ehuntzen lagundu du.

 

Hainbat foro sortu dira Pasaiako ikastetxe eta barrutietan. Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko, hamabost egunean behin biltzen den mahai bat sortu da arlo desberdinetako departamentuen artean: Euskara, Gazteria, Gizartekintza, Kirolak, Udal Politika, Berdintasuna, Migrazioa eta Aniztasuna, eta Haurrak eta Nerabeak. Proiektu honi beste foro batzuk elkartu zaizkio kultura- eta kirol-elkarteetatik, eta udal- eta hezkuntza-zerbitzuetatik.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa