Atzealdea Proiektu berritzaileak bultzatuko ditu Aldundiak Elkar-EKINen bitartez

Lanbiderekin elkarlanean, diru-laguntza deialdi berria jarri du martxan, perfil desberdinetako Gipuzkoako eragileentzat.

2019/10/29


Diru-laguntzen bitartez, honako lan-ildo hauetan kokatutako proiektuen garapena bultzatuko da, besteak beste: 16 eta 23 urte bitarteko adina duten, kualifikazio baxua duten, emantzipazio-prozesuetan dauden eta gizarte babeseko sistematik atera diren gazte-taldeen enplegagarritasuna, gizarteratzea eta lan-merkaturatzea hobetzea.

HELBURU ZEHATZAK

  • Gizarteratzea eta lan-munduratzea lantzea
  • Eskualdeko zerbitzu-sare integratuak sortzen laguntzea
  • Lurraldean gizarteratze-enpresen sorrera eta iraupena bultzatzea
  • Lagundutako enplegu-jarduketak sustatzea
  • Enplegagarritasuna sustatzeari begira, gaitasunen eta ibilbide profesionalen autodiagnostikoa egiteko tresnak esperimentatzea.

Elkar-EKIN, Aldundiak duen euskarri nagusia da gizarte bazterkeriari aurre egiteko eta gizarte desberdintasunak modu aktiboan murrizteko, ekarpena eginez Gipuzkoa Europan desberdintasun gutxieneko lurraldeen artean kokatzeko helburuari, arlo sozialean, hizkuntza-arloan, zein genero-arloan.

ITURRIA: gipuzkoa.eus