Atzealdea Txostena: Euskadiko haurren eta nerabeen errealitatea

Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak haurrei eta nerabeei buruzko hainbat ikerketa sustatu ditu azken urteotan, kolektiboaren errealitatearen gaineko ezagutza zabaltzeko eta kolektibora askotariko ikuspegietatik hurbiltzeko xedez.

2020/02/09


Diagnostiko-txosten honetan, EAEko haurren eta nerabeen errealitatearen azterketa orokorra egin da, haurren eta nerabeen ongizatea azaltzeari eta aurreikusteari begira garrantzitsuenetakotzat jo diren estatistika-datu batzuetatik eta beren eskubideen eta bizi-kalitatearen ikuspegitik abiatuta.

0 eta 17 urte bitarteko biztanleei buruzko informazioa bildu da ikerketa honetan.

Datu nagusiak sexuaren eta adinaren arabera bereizita ematen dira eta, horrez gain, haurren eta nerabeen kolektibo heterogeneoaren barruko aniztasunaren eta berezitasunen berri ematen lagundu dezaketen bestelako faktoreen arabera ere bereizi dira.

Gainera, aurreko urteetako eta beste lurralde eremu batzuetako datuekin osatu eta alderatu dira datu berrienak, azterketari testuinguru-, denbora- eta geografia-esparru zabalagoa emate aldera.

 

TXOSTENA [PDF]