Atzealdea Nerabeekin begirada kritikoa lantzeko tresna berriak
2025/07/29
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak alfabetatze digitalarekin eta Interneten erabilera egoki eta seguruarekin duen konpromisoari helduz, atal berri bat sortu du Kultura Digitala webgunean, nerabeei beren pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko.
Batez ere sareetan ematen den gehiegizko informazio eta desinformazioaren aurrean, geroz eta beharrezkoagoa da nerabeak gai honetan ahalduntzea eta haiekin begirada kritikoa lantzea, B-EGIA zabaltzeko. Atal hau Gazteria Zuzendaritzaren estrategia zabalago baten parte da: sentsibilizazioa eta prestakuntza. Horregatik, gai hau TREBA nerabeak eta TREBA Gazteak prestakuntzetan lantzen da. Honez gain, TREBA profesionalak ildoaren barruan, gaztelekuko hezitzaileekin sentsibilizazio lanketa egin da eta hainbat baliabide sortu dira.

Helburu nagusia nerabeei begirada kritikoa garatzen laguntzea da, sarean modu seguruan, arduratsuan eta independentean nabigatzeko, erabakiak kontzienteki eta askatasunez hartu ahal ditzaten. Horretarako, hau lortu nahi da:
Kultura digitalaren atal berri honek material eta proposamen didaktiko ugari eskaintzen ditu, nerabeekin pentsamendu kritikoa modu praktikoan lantzeko. Bereziki, gazteria-arloko hezitzaileei, profesionalei eta familiei zuzenduta dago. Honako eduki hauek aurki daitezke:
- Begirada kritikoaren 10 gakoak modu errazean azaltzen dute zergatik den funtsezkoa nerabezaroan gaitasun hori sustatzea.
- 9 dinamika B-EGIA aktibatzeko: tresna moldakorra da, hainbat testuinguru eta taldetara egokitu daitezke, gaur egungo gaietan pentsamendu kritikoa aplikatzeko dira, hala nola:
Dinamikak hausnarketa, eztabaida, parte-hartze aktiboa eta berdinen arteko errespetua sustatzeko diseinatuta daude.
- Webguneko atalak beste baliabide batzuk ere baditu gaian trebatzeko, hala nola ikastaroak, jolasak, gida didaktikoak, lehiaketak, artikulu espezializatuak eta ikuspegi desberdinetatik begirada kritikoan sakontzeko materialak.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |