Atzealdea Gazteak itzultzeko laguntzak 2020

35 urtetik behera dituzten gazteentzako eta euskal enpresentzako diru-laguntzak dira. Hauen helburua da gazteak Euskadira itzultzea

2020/01/09


Gazteak itzultzeko programa Eusko Jaurlaritzaren ekimena da eta Lanbidek garatu eta kudeatzen du. Honen helburua da 35 urtetik beherako pertsonak Euskadira itzultzea. Lanbidek gazteen kontratazioa bultzatzen du eta enpresei laguntzak ematen dizkie Euskaditik kanpo bizi diren euskal gazte profesionalak kontratatzeko.

Gaztea bazara, Euskaditik kanpo bizi bazara eta bueltatu nahi baduzu, Gazteen Itzulera izeneko Programak aukera hori ematen dizu. Interesatzen bazaizu, sartu Lanbideren web-orrian eta izena eman. Horrela, lan-eskaintzak jasoko dituzu eta zure profilari ondoen egokitzen zaiona aukeratu dezakezu. Laguntza-eskaerak egiteko epea 2020ko abenduaren 18an bukatzen da.

 

Programa honetan parte hartzeko, eskainitako lanpostuarekin bat datorren profila izateaz gain, honako baldintza hauek bete behar dira:

 

  • 35 urte baino gutxiago izatea
  • EAErekin lotura izatea
  • Gutxienez azken 12 hilabeteak EAEtik kanpo bizi izana
  • Langabezian egotea kontratua sinatzen den unean

 

Harremanetarako:

  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua:
    • Herritarrentzat: 945 160 600 / 630 305 452
    • Erakunde/Enpresentzat: 945 160 601
  • E-maila: retornojuvenil@lanbide.eus

Deialdia

Informazio gehiago hemen.

Iturria: Gazteaukera