Hitz-egiten: eztabaida eta sentsibilizaziorako topagunea

 

 

ARRATSALDEKO SAIOA:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatuta, Gaztematika sarean eztabaida eta sentsibilizaziorako topagune bat jarriko dugu abian, lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenari atxikitako arloetan interesa dutenentzat. Espazio horren helburua da kolektibo horien beharrei lotutako gaiei buruz elka-rrekin hausnartzea, sustapenaren ikuspegitik.

Lehenengo lan-saio honetarako, proposamen hau egin dugu:

  • Noiz: 2020ko azaroak 19.
  • Ordua: 19:00-20:30.
  • Formatua:  On line..
  • Gaia:  Haurren eta nerabeen eskubideak babestea COVID garaian.
  • Gonbidatua: Lourdes Gaitán Muñoz.
  • Aurkezpena eta sarrera: Maider Gabilondo Ariznabarreta (UNICEF)

Saioa baino lehenago zuen posta elektronikora saioan parte hartzeko gonbidapena iritsiko zaizue, zehaztasun guztiekin.

Ohar legala: *Izaera pertsonaleko datu babesen inguruan indarrean dagoen araudia betez, interesatuak ematen dituen datuak haur, nerabe eta gazteen kudeaketa egiteko helburuekin bakar-bakarrik erabiliko dira. Datu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak duen fitxategi egokira gehituko dira, Urdaneta 9, 20006 Donostia-San Sebastian, edo egoitza elektronikoaren bitartez (www.egoitza.gipuzkoa.eus). Datu horiek beste erakunde publikoei laga edo jakinarazi dakizkieke udako kanpaina garatzeko beharrezkoak eta aurreikusita dauden egoeretan bakarrik. Gipuzkoako Foru Aldundiak biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoen eta antolaketa neurrien ezarpena ere. Erabiltzaileak bere borondatez eman dituen datu pertsonalen tratamendua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe. Indarrean dagoen araudia betez, zure datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Urdaneta 9, 20006 Donostia-San Sebastian, edo egoitza elektronikoaren bitartez: egoitza.gipuzkoa.eus