Dokumentuak

 

Hemen bildu ditugu ekipamenduetan haur eta nerabeekin aritzeko betebeharrei buruzko dokumentuak, bai eta jarduera era egokian aurrera eramaten lagunduko dizuten laguntza bisualak ere.

Alde batetik, betebeharreko protokoloak deskarga ditzakezu: jarduerak egokitzeko planaeta parte hartzeko baldintzak zehazten dituena.

Bestalde, haur eta nerabeekin burutzeko jardunean laguntzeko hainbat kartel dituzu eskura, ekipamenduan erreferentzia gisa jartzeko: eskuak nola garbitu azaltzen duena, maskara nola erabili azaltzen duena eta gomendioei buruzkoa, haurrek ulertzeko moduan.

2021eko irailaren 18an Eusko Jaurlaritzak argitaratu zuen Lehendakariaren 38/2021 DEKRETUA, irailaren 17koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiaraztko prebentzio-neurriak testu bakarrean jaso, eguneratu eta zehazten dituena, eta urtean zeharreko gure jardunari eragiten diona.

 

Betebeharreko protokoloak:

Aurten, Eusko Jaurlaritzaren irailaren 18ko dekretuaz gain, honako bi dokumentu hauek ere kontuan izan behar dira zerbitzuetan aisia hezigarriko jarduerak antolatzean.

 

Material erabilgarriak:

Hona hemen haurtxoko eta gaztelekuetan osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko material lagungarriak.