Kultura Digital@: gaitasun digitalen garapena baino harago, digitala denaren kultura eta digitalki lantzen den kultura da.
Kulturadigitala.eus webgunean sarean era egokian aritzeko baliabideak aurkituko dituzu, baita arriskuei aurre egiten laguntzeko aholkuak ere.
Haur eta gazteekin arlo digitalean lana egin ahal izateko tresnen bilduma aurkituko duzu hemen: batetik, tresna digitalak ezagutu eta haien erabileran gaitzeko dokumentu lagungarriak, eta bestetik, Sarean nortasun digitala era egokian kudeatzen laguntzeko baliabideak.
Honen helburua da Sarean ere, mundu analogikoan garen bezalaxe, adingabekoen erreferentziazko pertsonak izatea eta horretarako bide-laguntza eskaintzea.
Sare sozialak ezagutzea garrantzitsua da. Ez ditugu denak erabili behar, sare sozial bakoitzak funtzio, helburu eta erabiltzaile mota desberdinak ditu. Gure hartzaileak non dauden ezagutu beharko dugu eta horiek ondo aztertu. Facebook, Youtube, Twitter, Instagram, Tik-tok, Whatsapp...sare sozialen kanal ofizialak kontsutatu ditzakezu. Bertan hauei buruz jakin beharreko guztia aurkituko duzu.
Esku hartzeak sorkuntza lana du atzetik. Irudi libreak jaitsi, ordenagailuaren pantaila grabatu eta bideotutorialak sortu, marrazki adimentsuak egin, tablet eta mugikorretan argazkiak editatu, ikasturte amaierako oroigarriak sortu...
Sorkuntza digitala garatu ahal izateko doako tresna asko daude, hauek adibide gisa jartzen baditugu ere, beste batzuk erabiltzeko hautua egin dezakezue.
CLIPCHAMP
Bideoak editatzeko app-a
Ikasturteko argazkiak erabiliz bideo bat sortu dezakezu.
CANVA
Diseinuak egiteko webgunea
Infografiak, gonbidapenak, irudiak... sortzeko tresna.
MEMEAK SORTZEKO
MEMEAK (irudi dibertigarriak)
Bideoan erreferentziazko 3 webgune daude jasota.
Maiz, Interneten gure presentzia sustapen digitalaren arlora mugatu dugu: ekintzen argazkiak igo edo gaztelekuan egingo dugun tailer baten berri eman, adibidez. Esku-hartze birtualak aukera paregabea eskaintzen digu, aurrez aurrekoa ez izan arren, gure heziketa-ereduari eusteko, zerbitzuaren erreferentzialtasuna bermatuz. Plataforma asko daude; horregatik komeni da hartzaileekin adostea zein nahiago duten.
Sareko 10 portaera egokiak, alegia Interneten bete behar diren arau eta eginbeharren multzoa, arriskuak, informazio faltsuak, gailu teknologikoen gehiegizko erabileraz hausnartzeko dinamikak, etab..