Aurkezpena

Gazte Oporraldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak 14tik 17 urtera bitarteko gazteentzat antolaten duen udako programa bat da.

Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteei eskaintzen zaie, jarduera ludiko-hezigarrietan parte hartu ahal izateko.

Programa honen bidez, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko aukera eskaini nahi zaie bertan parte hartzen duten gazteei, bide batez, gozatu eta beren autonomia pertsonala indartu dezaten.

 

Aurten bai, zailtasunak atzean utzita, udalekuez gozatzeko aukera izango dute, jolasaz, dibertsioaz, bizikidetzaz... eta hori guztia lagunekin eta kideekin partekatuz. Eskaintza paregabea daukagu Gipuzkoako gazteentzat, ausartzen zarete gurekin bizitzera?

 

Bi hizkuntza-ereduren artean aukeratu daiteke.

  • Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute: euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.

 

  • Gaztelania: txanda hauetan EAEko gazteez gain, beste autonomia-erkidegoetako gazteak ere egongo dira eta, beraz, hizkuntza nagusia gaztelania izango da.

 

Txandak aukeratzean, pertsona bakoitzaren hizkuntza-errealitatea kontuan hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki aukeratuz gero, aisiarako eta gozamenerako diren egunak esperientzia txar bat izan daitezke. 

 

Plaza-kopuruaren % 5 laguntza espezifikoa behar dutenentzat gordetzen da.

Foru agindua eskuratu

 

 

Zozketaren emaitzak:

  • Behin betiko izen-ematea: Apirilaren 28tik maiatzaren 6ra bitartean.
  • Norberak aurretiko izen-ematean aukeratutako bidetik jasoko du zozketaren emaitza. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Gazte Oporraldien bulegoarekin. (943 445 980)
* Zozketaren emaitza kontsultatu hemen

 

* Aurretiko izen-ematea online egin dutenek soilik kontsultatu dezakete plaza egokitu zaien ala ez Internetez. Izena bi edo hiruko taldean eman dutenen kasuetan, izen-ematea egin duen pertsonak bakarrik ikusi ahalko du emaitza.

Datuen Babesari buruzko Legearen arabera, ezin dira zerrendak argitaratu. Beraz, bakoitzak bere emaitza bakarrik kontsultatu dezake.