Aurkezpena

Udalekuak udako programa bat da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen dena.

Udalekuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkioako Foru Aldundien artean antolatzen dira. Hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduerak dira, Gipuzkoako haurrek naturarekin harremanean aisialdi hezitzailea bizi eta oporraldiak gozatzeko aukera izan dezaten.

 

Aurten bai, zailtasunak atzean utzita udalekuez gozatzeko aukera izango dute, jolasa, dibertsioa, bizikidetasuna, eta guzti hori lagunekin, kideekin partekatuz. Eskaintza paregabea daukagu Gipuzkoako haurrentzat, ausartzen zarete gurekin bizitzera?

 

  • Bi hizkuntza-ereduren artean aukeratu  daiteke.
  • Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita, euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
  • Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

 

Hizkuntza eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezake.

 

Plaza-kopuruaren % 5 laguntza espezifikoa behar funtzionala dutenentzat gordetzen da.

Foru agindua eskuratu

 

Zozketarako izena emateko datak:

  • Behin-behineko izen-ematea (aurre izen-ematea): Apirilaren 13tik 20ra.
  • Erreklamazio-egunak:  Apirilaren 21a eta 22a.
  • Behin betiko izen-ematea: Apirilaren 28tik maiatzaren 6ra bitarte.

 

Plaza guztiak apirilaren 27an banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.