Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen lagundu dezakeen komunikatzeko modua aurkeztuko da. Familiako kideen beharrak ezagututa, denok amesten dugun etxeko giroaz gozatzeko gakoak ezagutuko dira.
Helburuak:
Besteengana gerturatzen lagunduko digun hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutu eta praktikatzea.
Familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea.
Gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratu.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
KEBeko irizpideak aurkeztu eta praktikatu. Intentzioa, adierazpen zintzoa eta entzute enpatikoa
Seme-alabek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: nola kudeatu gatazkak? zer esan benetan entzuteko? zer muga jarri eta nola? nola hobetu komunikazioa seme-alabekin?
Metodologia:
Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.
* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.