*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

 Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? (BERRIA)

                                                                                       

Hartzaileak: Nerabeen gurasoak.

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: Mugarik gabe / Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Abendutik maiatza bitartean. Astearte eta ostegun arratsaldetan.

Trebatzailea: Eider Goiburu  

 

Helburu orokorra:

  • Pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertu eta familiek nerabeen sexu-heziketan duten funtzioa indartzea.

 

Helburuak:

  • Gaur egungo eredu pornografikoa aztertzea.
  • Nerabeen artean gailentzen den eredu pornografikoak iruditegian duen eragina azalaraztea, ikuspegi hezkidetzaile batetik.
  • Nerabeen hezkuntza-prozesuan sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak eskaintzea.
  • Gurasoak sexualitate-eremuko heziketa-lanetan ahalduntzea.
  • Familiek dituzten bizipen, kezka, galdera, eta abarrak beste familiekin partekatzeko espazio bat sortzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Gailentzen den pornografia-eredua eta ezaugarriak.
  • Pornografia eta nerabeen iruditegia.
  • Familien funtzioa sexu-heziketan.
  • Sexu-heziketza hezkidetzaile baterako gakoak.

 

Metodologia:

  • Hitzaldia. Eduki teorikoak landuko ditugu betiere parte-hartzaileei galdera, kezka, hausnarketa eta ekarpenetarako espazioa eskainiz. Aldi berean, taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira familiek beren bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten.
  • Tailerra. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango da. Bakarka nahiz taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira gurasoek beren bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten. Aldi berean, guztien beharrak kontuan izango dira taldekide bakoitzaren zaintza eta erosotasuna bermatuz.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Ordenagilua, proiektorea, Internet eta arbela.