ESKALADA

  • Airea behar dut
  • Probatu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Aske sentitu nahi duzu? Oztopoak gainditzeko erronkari heldu nahi diozu? Denbora moteldu egin dela irudituko zaizu. Zure adimena erabat murgilduta egongo da jardueran, eta leku eta une horretan egiten ari zarenaren kontzientzia handiagoa izango duzu. 

HARTU ARNASA eta sentitu adrenalina.

Aire zabalean egin dezakezu, bista zoragarriekin eta aire garbia arnasten, edo rokodromo batean. Bikoteka edo taldeka. Egunero egingo diozu aurre zeure buruari, zure mugei, zure beldurrei, zure indar eta ahuleziei. Aurreko egunean baino hobeto egin dezakezu, edo ez; baina berriro saiatuko zara, eta lortuko duzu.

Zergatik da ona zuretzat?

Eskalatzean muskulu ugari aktibatzen dira, eta gorputz osoa suspertzen da, bularreko, besoetako, bizkarreko, hanketako eta hatzetako muskuluak indartuta. Oso jarduera osatua da, eta kontzentrazioa mesedetzeaz gain, malgutasuna hobetzen du, eta edukiera kardiobaskularra, oreka eta koordinazioa sustatzen ditu.  

Pisua galdu nahi dutenentzat aliatu bikaina da eskalatzea. Jarduerak dakarren esfortzuari esker, milaka kaloria erretzen dira, eta epe ertainean gorputzeko gantza maila murrizten da, elikadura osasungarriaz lagunduz gero.

Eskaladak adimena lantzea eskatzen du: lortu nahi den helburua argi izateak antsietatea eta depresioa arintzen ditu, estresa txikitzen du eta gaitasun intelektualak eta kognitiboak hobetzen ditu.

Izan rokodromoan edo arrokan, zaletasun bera duen jendea ezagutuko duzu. Esaten dutenez, eskalatzea ez da soilik kirola egitea. Eskalatzea kirol bat partekatzea da.

Zenbat balio du?

Eskalatzen hasi aurretik, komenigarria da hastapen ikastaro bat egitea; horrelakoen prezioa aldatu egiten da klubaren arabera. Ikastaroetan sartuta dago eskalatzeko behar den material guztia.

Gipuzkoan 63 rokodromo daude, horietako asko instalazio publikoetan. Rokodromoan norbere kabuz ibiltzeko saioak nahiko merkeak izaten dira; 6 euro inguru balio dute. Horietako askotan materiala alokatzeko aukera dago.

Era berean, klub bateko bazkide egin zaitezke, 40 eta 50 euro bitarteko kuotak ordainduta. Eta, jakina, zenbat eta gehiago erabili instalazioa, orduan eta errentagarriagoa izango zaizu. 

Jende berria ezagutzeko modu bikaina da eskalada talde batean sartzea. Gehienak aire zabalean aritzen dira, eta bertan doan eskalatu ahal izango duzu!

Zer ekipamendu behar duzu?

Eskalatzeko zentro gehienek sokak, arnesak, mosketoiak, katu oinak –oinetakoak– eta eskalatzeko kaskoa emango dizkizute. 

Saio batera joan aurretik, galdetu zer eraman behar duzun.

Ideiak

Gipuzkoako eskalada eskolak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak bi urte daramatzate lankidetzan, Gipuzkoako Eskalada Eskolak izeneko proiektua gauzatzen

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu