HOCKEYA

  • Probatu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Kirola taldean egitea atsegin baduzu, hockeya probatu behar duzu. Jokalarien arteko komunikazioa etengabea da, hitzezkoa nahiz hitzik gabekoa, begien eta keinuen bidezkoa. Taldekideen arteko laguntza. Ezer gutxik motibatzen du horrek baino gehiago. Badakizu ez zaudela bakarrik.

Bi taldek elkarren aurka jokatzen dute, oro har aire zabaleko zelai batean –baina baita aretoan ere-, eta hockeyaren helburua erraza da: makila bat erabiliz pilota aurkarien atean sartu behar da.

Martxan jartzea kostatzen bazaizu, ez egin zalantzarik, eta entrenatu taldean. Berehala konturatuko zara gero eta motibatuago zaudela, eta desagertu egingo dira ‘ezin dut gehiago’, ‘gaur ez dut entrenatu nahi’ eta antzeko esaldiak. Izan ere, taldean entrenatzea eramangarriagoa da, eta garaipenak atseginagoak dira, partekatuak badira.

Zergatik da ona zuretzat?

Hockeya taldeko kirol bikaina da, taldeko lana zein taktikak eta ariketa aerobiko bizia konbinatzen dituena. Ariketa aerobikoak erresistentzia garatzen eta bihotza osasuntsu izaten laguntzen du, kaloria ugari erretzeaz gain.

Lagungarria da muskuluak indartzeko, batik bat hanketakoak, eta oreka hobetzen du. Oso bizkor erantzun behar denez, koordinazioa eta arintasuna garatzen dira. 

Bestalde, hockeyak oso balio osasuntsu eta positiboak sustatzen ditu. Beste edozein taldeko kirolen moduan, komunikazioa mesedetzen du. Era berean, beste balio batzuk ere garatzen dira, hala nola ardura, tolerantzia eta elkartasuna, taldean lan egiteko ezinbestekoak.

Zenbat balio du?

Klub batean sartuz gero, kuota bat ordaindu beharko duzu. Prezioak aldatu egiten dira erakundearen arabera.

Stickaren prezioa asko aldatzen da. Batzuk 100€ baino gutxiagotan aurki ditzakezu. Zango-babes sinple batzuk 12€ kosta daitezke, aho-babesgarria 5€ eta eskularrua 15€ eta 20€ bitartean.

Zer ekipamendu behar duzu?

Hasteko, kamiseta bat, galtza motz erosoak eta kirol oinetakoak beharko dituzu. 

Makila hockeyaren elementu bereizgarrietako bat da, eta oinarrizkoena. Egurrezkoa edo zuntzezkoa izan daiteke.

Zango babesek makila zein pilota kolpeak saihesteko balio dute, baita aurkarien aurka har daitezkeen kolpeak arintzeko ere.

Eskularrua ezker eskuan bakarrik eramaten da. Kolpeak, harramazkak eta pilotakadak saihesteko erabiltzen da.

Komenigarria da aho babesgarria erabiltzea.

Ideiak

Lagunak proiektua

Gipuzkoako Hockey Federazioak Lagunak proiektua jarri du abian, emakumeen artean hockeya sustatzeko beteranoen mailan

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu