IBILTZEA

  • Airea behar dut
  • Haurrekin jarduteko
  • Indartsuago sentitu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Bakarrik edo norbaitekin, gustuko musika entzuten, zure kontuetan pentsatzen edo lagunekin berriketan. HARTU ARNASA! Zure momentua da! Ibiltzea aktibo mantentzeko eta osasunari mesede egiteko modu errazenetako bat da. Erraza eta doakoa.

Zergatik da ona zuretzat?

Hogei minutuko ibilaldi bizkor batek aldaketa handia eragin dezake zure osasunean: berehala nabarituko duzu zure zirkulazioa hobetzen dela, sedentarismotik eratorritako minak desagertzen direla eta zure egoera fisikoa eta mentala hobetzen direla. Epe luzera, bizkor ibiltzeak gaitz larriak izateko arriskua txikitu dezake, hala nola bihotzeko gaixotasunak eta 2. motako diabetesa izateko arriskua.

Osasunaren Mundu Erakundeak astean gutxienez 150-300 minutuz jarduera fisiko aerobikoa egitea gomendatzen du; jarduera intentsitate ertainekoa, eta 75-150 minutua handikoa. Joan bizkor ibiltzera, eta ez galdu ibili on batek dakarzkien onurak. 

Zenbat balio du?

Ezer ez! Ibiltzea doakoa da, eta joan-etorrietan euro batzuk aurrezteko aukera ere izan dezakezu. Izan lanera joateko, hamaiketakoa egitera irteteko, denda edo parkeetara joateko edo txakurra paseatzera ateratzeko. Bizkor ibiltzea zure egunerokoan erraz txerta dezakezun jarduera da.

Zer ekipamendu behar duzu?

Zure hankak eta oinetako erosoak, besterik ez.

Nahi izanez gero, podometro bat edo pausoak zenbatzen dituen ordulari bat erabil dezakezu, edo mugikorrean jaitsi dezakezu aplikazioren bat, pauso kopurua, erretako kaloriak, egindako distantzia, denbora eta abiadura adierazten dizkizuna; era horretara, zure bilakaera ezagutu, eta helburu propioak ezarri ahal izango dituzu. "Zenbai ideia" atalean aukera batzuk dituzu.

Ideiak

IBILTZEA gida

biltzeari buruzko bitxikeriak eta gomendio teknikoak.

Esteka

Ibiltzeko app-ak

Mugikorrerako aplikazio hauek helburuak ezartzen lagunduko dizute

Esteka

Tipi Tapa programa

Tipi-tapa programa: heldu edota adineko pertsonengana zuzendutako programa. Gidari laguntzarekin asteko egun eta ordutegi zehatz batzuetan maila guztietako pertsonentzako ibilialdak egiteko topaketak dira

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu