KORRIKA EGITEA/RUNNIG-A

  • Airea behar dut
  • Haurrekin jarduteko
  • Indartsuago sentitu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Esnatu zure sentsazioak. Gozatu, HARTU ARNASA, amets egin. Zangalatraba aske sentituko zara. Gero eta ilusio handiagoa izango duzu.


Korrika egitea merkea eta erraza da; edozein ordutan egin daiteke, eta sasoian jartzeko modu eraginkorrena da. Hainbesteko aurrerapena nabarituko duzu astez aste, ezen zure gorputzak gero eta korri gehiago egin nahiko baitu. Berdin dio bizkor ala mantso zoazen, eta ez da beharrezkoa lasterketa batean parte hartzea korri egiteaz gozatzeko. 


Bakarrik edo lagun batekin joan zaitezke korri egitera, edo lagun berriak egin ditzakezu hasi berrien talde batean sartuta, zure herriko parkera joanda edo korrikalarien elkarte batean izena emanda.

 

Zergatik da ona zuretzat?

Korrika egitea ona da bihotzerako; hezurrak eta artikulazioak indartzen ditu; kolesterol maila txikitzen laguntzen du; obesitatea prebenitzen du; lagungarria da pisua galtzeko, eta loaren kalitatea hobetzen du. Sasoian jartzeko jarduera aerobiko eraginkorrena da.
Gainera, naturarekin kontaktuan korri egin badezakezu, albo batera utziko dituzu estresa eta kezkak. Aire zabalean lasterka egitea ihesbide onenetako bat da buruarentzat.


Jendea ezagutuko duzu, eta beste batzuekin partekatuko duzu zure zaletasuna. Bakarrik edo norbaitekin korri egiten hasiz gero, zure zaletasun bera duen pertsona komunitate bateko kide izango zara. ‘Kidetza’ eta laguntasun sentimendu horrek konfiantzazko loturak eta adiskidetasunak sortzen laguntzen du.

 

Zenbat balio du?

Ez duzu zertan gimnasio bat ordaindu edo leku bat erreserbatu, korri egiteko. Inguruko parkeetan eta bideetan ibil zaitezke, nahieran. Kirol oinetako onak eta arropa erosoa baino ez dituzu behar.


Online talde eta komunitate ugari daude, korrika egiten hasi nahi duen jendea ezagutu ahal izateko. Gehienak doakoak dira, eta batzuetan kuota sinboliko bat ordaintzen da.


Aholku gehiago nahi badituzu, edo lehiatzeko prestatu nahi baduzu, atletismo talde batera jo dezakezu. Gipuzkoako klub askok lasterka hasi nahi duten pertsonen taldeak antolatzen dituzte, eta laguntza ematen diete.

 

Zer ekipamendu behar duzu?

Oinarrizko bi elementuak kirol oinetako onak eta kirola egiteko bularretako egoki bat dira. Horiek edukita, errazago eta erosoago egingo duzu korri.


Kirol oinetakoak edozein kirol dendatan eros daitezke. Denda gehienetan, bertako langileek aholkatuko dizute zein oinetako diren egokienak zuretzat; ziurtatu eroso dituzula. Merkeenek 40 euro inguru balio izaten dute.


Kirola egiteko bularretako egokia eta kalitatezkoa izatea oinetako onak izatea bezain garrantzitsua da. Frogatuta dago kirol errendimendua handitzen dela, eta horrek entrenamendu bakoitzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko behar duzun konfiantza emango dizu. Merkeenek 8 euro inguru balio izaten dute.

 

Ideiak

Taldean korri egitea

Ez baduzu konfiantzarik zeure kabuz korri egiten edo entrenatzen hasteko, agian lagungarria izango zaizu kirola taldean egitea. Atletismoko klub ugari lasterka egiteko taldeak antolatzen ari dira.

Esteka

Helburu bat zehaztea

Helburuak zehazteak motibatzen eta tematiak izaten laguntzen digu. Ezagutzen duzu Lilatoia? Ikaragarri gustatuko zaizu, eta urteroko hitzordu bihurtuko da.

Esteka

Running-a hasi berrientzat

Korri egiten hasteko zortzi aholku.

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu