ORIENTAZIOA

  • Airea behar dut
  • Haurrekin jarduteko
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Erronka bat, abentura zirraragarri bat, non mapa bat eta iparrorratza bakarrik erabilita ibiliko zaren mendi eta basoetan barrena. Esfortzu fisiko eta mentalaren konbinazio perfektua. Erakutsi ez duzula GPSarekiko mendekotasunik!

Orientazioan, funtsean, ahalik eta denbora gutxienean egin behar da ibilbide bat, mapa bat eta iparrorratza bakarrik erabiliz, eta mapan adierazita dauden puntu (edo kontrolgune) batzuetatik igaro behar da. Gehienetan naturan egiten da, nahiz eta badiren modalitate batzuk parkeetan, eta baita hiriguneetan ere. Bertan izaten dira lasterketa bizkorrenak.

Zergatik da ona zuretzat?

Berdin da zein den zure adina, maila edo egoera fisikoa; mundu guztiak egin dezake jarduera hau, baita desgaitasunen bat duten pertsonek ere. Dibertigarria izateaz gain, kirol integratzailea da.

Orientazio probek eragin positiboa dute egiten dituenaren maila fisiko, kognitibo, emozional eta sozialean. Modu aproposa da egoera fisikoa garatzeko eta erresistentzia, abiadura nahiz indarra lantzeko. 

Orientazioak gaitasun intelektual ugari garatzen ditu: behatzeko eta kontzentratzeko ahalmena lantzen du; irudimena eta erabakiak bizkor hartzeko gaitasuna garatzen ditu; autoestimua hobetzen du, eta autokontrola sustatzen du.

Zenbat balio du?

Orientazio ibilbide iraunkorrak daude Gipuzkoako zenbait udalerritan, hala nola Zarautzen edo Donostian. Era berean, aldi baterako zirkuituak prestatzen dituzte egun batzuetarako. Zirkuituak doakoak dira.

Prest zaudela uste baduzu, zenbait probatan parte har dezakezu. Izena emateko kostuak aldatu egiten dira ekitaldiaren arabera, baina normalean oso merkeak izaten dira.

Zer ekipamendu behar duzu?

Kirol hau praktikatzen hasteko, ingurune naturalean moldatzeko behar dituzun teknikak eta ezagutzak irakatsiko dizkizun norbaiten laguntza jasotzea da onena. Hauek beharko dituzu:

  • Urte sasoirako arropa egokia. Komenigarria da gorputz osoa estaltzen duten jantziak erabiltzea.
  • Oinetako erosoak eta gogorrak.
  • Eremuko mapa (lasterketa batean parte hartuko baduzu, han emango dizute).
  • Iparrorratza.

Ideiak

GOT (Gipuzkoako Orientazio Taldea)

Gipuzkoan orientazio kirola egin eta hedatzeko sortutako lehen elkartea.

Esteka

Mujer y orientación programako bideoak

Espainiako Orientazio Federazioak Kirolaren Goi Kontseiluko Emakumea eta Kirola programarekin batera argitaratutako bideo interesgarriak.

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu