PARKOURRA

  • Probatu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Seguru txikitan kalean jolasten zinela, saltoka, korrika eta eskalatzen... Ez zegoen mugarik, aukerak baizik. Hori da parkourraren oinarria, ‘desplazamenduaren artea’.

“Parkourra ezin da geldiarazi; bere izateak orro egiten du konformismoaren eta kaskarkeriaren aurka. Gero eta gehiago eskatzen digu; badaki aparteko balentriak egiteko gai garela. Zirikatu egiten gaitu, bultzatu, probatu. Erronka jotzen digu. Zalantza eginarazten digu”. Horrela azaldu zuen David Ballek, Arriskua Kudeatzeko irakasleak eta Middlesex Unibertsitateko Arriskua Aztertzeko eta Kudeatzeko Zentroko zuzendariak.

Parkourraren helburua bizitzako zailtasun fisiko nahiz mentalak gainditzen ikastea da, eta gure zein besteen bizitzetan baliagarriagoak izatea. Ez da erakustaldik lehiakor bat, kontrakoa baizik: taldean praktikatzeko lankidetza jarduera bat da.

Zergatik da ona zuretzat?

Kirol jarduera osoenetako bat da, gorputz osoa erabiltzen baitu lasterketetan, jauzietan, eskaladan eta desplazamenduetan, eta horrek erresistentzia kardiobaskularra eta muskuluen potentzia areagotzea eragiten du, eta, beraz, egoera fisiko orokorra hobetzea.

Koordinazioa eta motrizitatea hobetzearekin batera, oreka da parkourra praktikatzeak dakarren beste onura nagusietako bat.

Parkourrak bide eta tresna asko eskaintzen ditu, indar mentala hobetzeko eta norbere buruarenganako konfiantza areagotzeko. Eta, banakako jarduera izan arren, osagai sozial oso sustraitua du, eta lankidetza, elkartasuna eta talde sentimendua sustatzen ditu traceur direlakoen artean.

Zenbat balio du?

 “Kalea da nire gimnasioa” da parkourrari lotutako esaldi ezagunetako bat; izan ere, ingurune –hiritar edo natural- horretan egiten dituzte ariketak. Eta dena doan!

Harreman aditua edo profesionala bilatzea: hiri guztietan ez dago traceur eskarmentudun batek eskolak modu profesionalean ematen dituen gimnasio edo zentro bat, baina bada traceur sare handi bat, eta horiek laguntza eta gidaritza eskaintzen dizkiote jarduera hau modu seguru eta arduratsuan praktikatzen hasi nahi duen orori.  Zorionez, Gipuzkoan Lotzen ADD elkartea dugu, parkourrean hasten lagunduko dizuna.

Zer ekipamendu behar duzu?

Askatasunez mugitzen utziko dizuten oinetakoak eta arropa besterik ez.

Gainerakoa inguruneak jarriko du.

Garrantzitsuena: entrenatzeko talde bat bilatu edo sortzea. Elkarri entrenatzen eta ikasten lagunduko dioten eta elkar motibatuko duten lagun (zahar eta berrien) talde bat osatzea aukera onenetako bat da lehen urratsak egiteko, baita ibilbidean aurrera egiteko ere.

Ideiak

Lotzen ADD

Gipuzkoako elkarte bat da, eta helburutzat du eskuarki Parkour, Freerunning edo/eta Desplazamenduaren Arte gisa ezagutzen diren Desplazamenduaren Arteak hedatzea.

Esteka

¿Por qué no hay más chicas que saltan de las paredes?

Emakumeek parkourrean izandako hastapenari eta parte hartzeari buruzko artikulua.

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu