SQUASHA

  • Haurrekin jarduteko
  • Indartsuago sentitu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Bizia eta bizkorra, horrelakoa da squasha. Ez bazaizu gimnasioa gustatzen, eta nahiago baduzu zerbait mugituagoa sasoian jarri eta kaloriak erretzeko, agian erraketa bat eta kautxuzko pilota bat izango dira zure aliatu onenak. Askatu tentsioak pilotari gogor emanez! Biziberrituta aterako zara.

Squasha erraketa kirol bat da; hormaz inguratutako pista estali batean egiten da, eta pilotak horma guztietan errebotatu dezake. Normalean bi jokalari aritzen dira, baina bikoteka ere jokatu daiteke.

Zergatik da ona zuretzat?

Squashak osasun fisiko eta mentalerako dituen onurak izugarriak dira, eta hobekuntza nabarmenak izaten dira erresistentzia kardiobaskularrean, arintasunean eta kontzentrazioan.

Squasheko ordubete nahikoa da lan kardiobaskular bizia egiteko, mila kaloria baino gehiago erretzeko, hankak sendotzeko, gluteoak gogortu eta altxatzeko eta besoak eta abdominalak suspertzeko.

Oso kirol bizkorra eta bizia denez, garuna beti dago aktibo, estrategiak sortzeko eta puntuak egiteko erabaki bizkor eta eraginkorrak hartzeko.

Koordinazioa oso garrantzitsua da kirol honetan, begien eta eskuen mugimendua oso azkarra baita; squashean inoiz ezin duzu erritmoa galdu, seta galdu nahi ez baduzu.

Zenbat balio du?

Prezioak aldatu egin daitezke, pista nolakoa den eta non dagoen kontuan hartuta.

Gutxi gorabehera, kontuan izan batez besteko kostu hauek:

Leku komun batean, bazkide kuota bat kobratuko dizute, hilean 30-40 eurokoa.

Pista baten prezioa orduko asko aldatzen da, klubeko bazkidea zaren ala ez. Prezio merkeena 6 bat euroko da, eta garestiena, 20 euro ingurukoa.
Gipuzkoako udal kiroldegi dezentek dituzte squash pistak

Zer ekipamendu behar duzu?

Squashean jokatzeko, ezinbestekoak dira bi elementu: erraketa eta pilota. Gainera, komeni da oinetako egokiak eta betaurreko babesgarriak erabiltzea, lesioak saihesteko.

Squasheko oinetakoek gainazal oso labainkorretan jokatzeko diseinatutako zola dute, labaintzea ekiditeko. Era berean, beste kirol batzuetan erabiltzen diren oinetakoek baino hobeto arintzen dituzte lurraren aurkako kolpeak, eta oro har artikulazioak eta bereziki orkatilak eta belaunak arriskuan jarri gabe jokoaren norabidea eta abiadura aldatzeko aukera ematen duten sistemak dauzkate.

Klub eta zentro gehienek erraketak eta pilotak alokatzen dituzte

Ideiak

Squash instalazioak Gipuzkoan

Pista alokatzeko squash instalazioen zerrenda

Esteka

Squashari buruzko aholkuak

Kirolari buruzko aholkuak eta beharrezko materiala biltzen dituen webgunea

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu