TXIRRINDULARITZA

  • Airea behar dut
  • Haurrekin jarduteko
  • Indartsuago sentitu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Bizikletari “irribarreen makina” esaten diote. Animatu zure herrian edo hirian bizikletaz mugitzera, eta zure umoreak hobera egiten duela ikusiko duzu. 

Baina garraiobide ekonomiko bat izateaz gain, bizikletan ibiltzea zeure buruari erronka jotzeko eta mugitzen hasteko modu bikaina da! 

Ezagutzen duzu Gipuzkoako bidegorri sarea? Aukera ezin hobea da lurralde osoan barrena pedalei eragiteko eta hainbat herri bisitatzeko ibilbide guztiz seguruetatik.

Errepidera irten zaitezke edo mendian zehar pedalei eragin. BMXrekin jauzi egin dezakezu edo belodromoan bueltak eman. Pedalei eragitera irten zaitezke eta bidegorrian zehar paseoaz gozatu. Bizikleta zure ohiko garraiobidea izan dadin egin dezakezu. Hainbeste gauza egin ditzakezu bizikletarekin! Denak dibertigarriak eta osasungarriak

Zergatik da ona zuretzat?

Txirrindularitza inpaktu txikiko ariketa da, ona artikulazioetarako, bereziki belaunetarako, ez baitute beste jarduera batzuetan bezainbeste sufritzen. Gainera, bizikletan ibiltzeak hanketako muskuluak suspertzen ditu, eta gerrialdea indartzen laguntzen du. Jarduera onenetako bat da gantzak erretzeko eta, beraz, kolesterolaren aurka borrokatzeko (gaixotasun kardiobaskularraren arrazoi nagusietako bat).

Osasunerako onurak ez dira soilik fisikoak; izan ere, aire zabalean ariketa egiteak eta aire freskoa arnasteak eragin handia izan dezake zure osasun mentalean eta ongizatean. Gainera, txirrindularitza jarduera sozial bikaina da: talde eta klub asko daude maila guztietako emakumeentzat, eta jarduera egokia da, halaber, familiarekin eta lagunekin egiteko.

Pentsa ezazu! Bizikleta aukeratzen baduzu garraiobide gisa, aurreztu egingo duzu, ez baituzu erregairik erabiliko, eta gainera ingurumena hobetzen lagunduko duzu.

Zenbat balio du?

Txirrindularitzaren kostua erosi nahi duzun bizikletaren araberakoa izango da, baldin eta bizikletarik ez baduzu. Hasteko aukera on bat bigarren eskuko bat hartzea izaten da, edo zure bizikleta zahar bati doikuntzak egitea.

Jada bizikleta bat badaukazu edo hasi berrientzako bat aukeratzen baduzu (badaude nahiko merkeak), ez duzu ezer gehiago ordaindu beharko: kaleak, bidegorriak eta xendak erabilgarri izango dituzu, doan!

Zer ekipamendu behar duzu?

Bizikleta bat, jakina.

Kaskoa nahitaezkoa da errepidean ibiltzeko. Bidegorrietan ez da nahitaezkoa, baina bai gomendagarria.

Urte sasoiaren arabera arropa egokia eraman behar duzu, eta, errepidean bazoaz, komeni da kolore bizikoa izatea. Ilun dagoenean ibiliko bazara, argi distiratzaileak eraman behar dituzu.

Ibilbide luzeago bat egingo baduzu, barru biguna duten galtza motzak ideia ona dira, erosoago joateko

 

Ideiak

Gipuzkoako bidegorri sarea

Ohiko joan-etorrietan eta aisialdian bizikleta erabiltzen dutenentzako informazioa ibilbideei buruz.

Esteka

Euskadi mendiko bizikletan

Mendiko bizikletentzako ibilbideak eta zerbitzuak Euskadi osoan.

Esteka

Emakumeak errepidera programa

Emakumeari zuzendutako bizikleta-jardueren programa, emakumezkoa jarduera horretan sartzea errazteko helburuarekin, komunitate horrek eskatzen dituen beharrizan pedagogikoak, sozialak eta independentziakoak deskubrituz.

Esteka

Emakumeak bizikletan

Informazio erabilgarria eta bizikletaren inguruko 1.000 emakume baino gehiagoko komunitatea biltzen dituen webgune interesgarria.

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu