Gipuzkoako museo guztiak

Urretxuko Aizpurunea kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua. Bi zati bereizten dira: bata, mineralei dagokiena, 1.000 pieza inguru katalogatuta dituena eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak daudenak; bestea, fosilei dagokiena, bost kontinenteetatik jasoak, eta kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa honek badu harkaitzei eskainitako leku berezi bat.

Jauregi, 19 20700 - Urretxu
Webgunea bisitatu

Museo honetan erleen antolakuntza eta komunikazioan sakontzeko aukera izango duzu teknologia aurreratuenen laguntzaz. Gainera, erleak ikusi ahal izango dituzu kristalezko erlauntz berezi batzuen barnean. Hemen, abaraskak nola eraikitzen dituzten, nola ikusten duten, erregina nolakoa den, haien dantza bidezko komunikazio zehatza zertan datzan,... zuzenean ikusi ahal izango duzu.

Santa Barbarako bidea - 20700 Urretxu
Webgunea bisitatu

Algorri Interpretazio Zentroa Zumaiako inguru naturaletik gertu dago, eta ekosistema ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Zentroko ikus-entzunezko emanaldiak historia geologikoan zehar bidaia egiteko aukera ematen du. Erakusketa bisitatuz, Zumaiako ekosistema naturalak antzeman daitezke: Biotopo Babestua den marearteko zabalgunea eta flyschezko itsaslabarrak; eta Natura 2000 Sarean, Batasuneko Garrantzizko Lekua izendatu den Urola itsasadarra. Zentroak liburutegia eta tailer-gela eskaintzen dizkio bisitariari.

Juan Belmonte, 21. P.K 20750. - Zumaia
Webgunea bisitatu

Migel Joakin Eleizegi Ateaga, Altzoko Handia, 1818 eta 1861 bitartean bizi izan zen eta 2,42 m-ko altuera izatera iritsi zen. Ospe handia lortu zuen Europan zehar, bere garaiko erraldoirik handienen artean baitzegoen. Bere istorio harrigarria ezagutzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu Altzoko Udalak: Erakustokian, harekin lotutako hainbat objektu ikus daitezke; Dokumental batean bere bizitza eta garaia ezagutu daitezke eta ibilbide seinalizatua dago bere jaiotetxetik eta hura ibilitako parajeetatik barrena igarotzen dena, norberak egin ahal izateko edo gidari adituen laguntzarekin (aurrez hitzartuta).

Altzo Muño 73, Batzarremuño kulturgunea, 20268 Altzo (Gipuzkoa)
Webgunea bisitatu

Anduetza Parketxeak Aizkorri-Aratz parke naturala ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat aurkezten digu; ez digu soilik parkeko natura aberastasuna erakusten, honekin bat mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere erakusten du.

Andueza etxea, s/n. 20215 - - Zegama
Webgunea bisitatu

Antioko interpretazio zentroa ermitaren ondoan dago eta eskualdeko turismo bulegaoren egoitza da, besteak beste. Bertan, Ignaziotar Lurraldea egitasmoari eta Ignaziotar Bideari buruzko informazioaz gain, Urola Garaia eskualdeko turismo informazio gunea aurkituko du bisitariak.

Beloki Hiribidea, s/n - Zumarraga
Webgunea bisitatu

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan. Errepide ertzean, Lizarrusti portuaren gainean dago kokatua (621 m.). Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 18 km.). Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranatz herrietatik.

Casa de Mikeletes Alto de Lizarrusti s/n Ataun
Webgunea bisitatu

Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko Meatze Gunea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. Lur azpian berriz gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Arditurri bidea, 3 Aiako Harria Parke Naturala - Oiartzun
Webgunea bisitatu

Erdi-Aroko hiria da Segura, eta Erdi-Aroak ematen dio xarma gaur egungo herriari. Orduko portal eta bideek, erregeen, jaunen, errotarien edota nekazarien erresuman murgiltzen dute bisitaria.

Casa Ardixarra Kale Nagusia, 12 - Segura
Webgunea bisitatu

Armagintzaren Museoak ongi etorria egiten dizu!

Museo honen xedea armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da, eta bertan bisitariak Eibarko industriaren historiaren eta teknologiaren bilakaeran barna ibilbide bat egin ahal izango du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.

Bista Eder, 10 - 5º 20600 Eibar
Webgunea bisitatu

Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio ederra da Oñati ingurua. Bertan, EAEko mendi tontorrik garaienen barrenean, Arrikrutz-Oñatiko kobak ditugu. Ingurune hau karstaren museoa bizia dugu, arroil, amildegietan zintzilik geratu zaizkigun Aitzulo bezalako paleokobazulo eta lurpeko mundua gerturatzen diguten Arrikrutz-Oñatiko kobazuloekin batera.

Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
Webgunea bisitatu

Erreizabal Baserria-Artzantzaren Ecomuseoa Aitzkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean aurkitzen da Legazpin. Baserri Artzantzaren Ecomuseoa aurkitzen da, bertan bilduma zoragarria izateaz gain, ikusentzunezko gela eta haurrentzako tailerra ere ba du, baina batez ere gune bizia da.

Caserío Erreizabal Telleriarte auzoa, z/g 20230 Legazpi
Webgunea bisitatu
Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 7an inauguratu zuten Getarian, eta moda-sortzaile bati oso-osorik eskainitako munduko lehen museo handia da. Haren helburua hauxe da: Cristóbal Balenciagak sorkuntza artistikoan oro har eta, bereziki, modaren eta goi-mailako joskintzaren munduan egindako lana ezagutaraztea eta nabarmentzea.
Aldamar Parkea, 6, 20808 Getaria
Webgunea bisitatu

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan dago kokatua, Larruntza errotan hain zuzen. Eta bertan, On Joxemiel Barandiaranen bizitza eta lana dago ikusgai. Museoa, elkarren ondoan dauden bi eraikinez dago osatua: bata harrera gunea izango dena eta bestea Museoa bera.

Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun
Webgunea bisitatu

Burdinbidearen Euskal Museoak Euskadiko burdinbidearen historiatik ibilbide bat egiteko aukera ematen dizu bere erakusketaren eskutik, museoak dituen aintzinako lokomotorek eta ikerketarako gai diren hainbat materialek publikoa errailen mundura murgilduko dute.

Julian Elorza 8 20730 Azpeitia
Webgunea bisitatu
— 15 Elementu orri bakoitzeko
1 - 15 erakusten 55 emaitzetatik.