Atzealdea “Gunterren Alegiak”: ekonomia zirkularra haurrei gerturatzeko liburua

Liburuaren aurkezpena ekainaren 27an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Tabakaleran

2019/06/18


Impact Hub Donostiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gunterren Alegiak” izeneko liburua argitaratu dute. Honetan, ekonomia zirkularra haurrei gerturatzeko Gunter Paulik sortutako fabula ospetsuak lehen aldiz euskarara itzuli eta gure lurraldera egokitu dira, eduki zein irudi aldetik, “Behin batean, ekonomia zirkularra”, proiektuaren barruan. Honen helburua da Gipuzkoako haurrei ekonomia zirkularraren baloreak irakastea, etorkizun jasangarriagoa sortu dezaten.

Liburuak, alegi bakoitzarekin batera, “eginez ikasteko” gidaliburu bat dakar, edukiak eta gaitasun desberdinak taldean landu ahal izateko jarduera desberdinez osatuta, baita irakasleek erabiltzeko beste gida bat ere.

Liburuaren aurkezpena, datorren ekainaren 27an, osteguna, izango da arratsaldeko 18:00etan, Impact Hub-eko Donostian (Tabakalerako hirugarren solairuan) duen egoitzan, eta Gipuzkoako eskola edo liburutegi baten izenean datorrenari doako ale bat entregatuko zaio.