Atzealdea #HistoriaOsatzen komunitatea martxan jarriko da, gure gizarteko historiaren irakaskuntza gazteen ikuspegitik

Proiektu berritzaile honen helburua da historiaren irakaskuntza eta bakearen eraikuntza aztertzea, gazteon beharrak abiapuntu izanda

2019/10/10


Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentroak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) martxan jarriko dute#HistoriaOsatzen Ikasketa Komunitatea, Euskadin azken hamarkadetan bizitako indarkeriaz gazteek planteatzen dituzten galderak aztertzeko.

Hilabete honetatik aurrera eta 2020ko ekaina arte, hilabetean behin hiru ordu iraungo dituen saio bat burutuko da. #HistoriaOsatzen komunitateak historia irakasteko modua birpentsatzea izango du helburu, betiere gazteon beharretatik abiatuz. Izan ere, giza eskubideen errespetuan oinarritutako gizartea eraikitzeko, lehenik iraganean gertatutakoa ezagutu eta ulertu behar da.

Saioetan parte hartu nahi baduzu, hauek dira betebeharreko baldintzak:

  • 18 eta 30 urte bitartean izan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizi.
  • Ikuspegi eta esperientzia ezberdineko pertsonekin modu irekian eta errespetuarekin eztabaidatzeko prest dagoen pertsona irekia izan.
  • Ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezagutza formalik izatea.

Izena eman dezakezu bakea@egk.eus helbidera idatziz edo WhatsApp bat bidaliz 688 737 097 zenbakira. Saioak Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) izango dira eta bertaratzeko hiritik kanpo datozen pertsonen garraio publikoetako gastuak ordainduko dira.