Atzealdea #NikEtxean Esperimentuak: zientzia- eta teknologia-ekintzak gazteentzat

Ikasi zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian.

2020/05/04


 

Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak ekimena martxan jarri du, COVID-19aren eraginez, etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

Apirileko arrakastaren ostean, Elhuyarrek maiatzerako egutegia prestatu du eta lau astetako zientzia- eta teknologia-erronkak proposatuko ditu. Hala, irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek: 'mezu sekretuak' desenkriptatu eta enkriptatu, hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki, munduko bitxikeriak behatzeko proposamenak egin edo txorientzako jantokiak egitetik, txoriak identifikatzera edo naturan denbora errealean ikus ditzaten bideratuko dira, besteak beste, gazteak.

Proposatzen diren esperimentu guztiak etxean dauden baliabideak erabiliz eta etxetik bertatik gauzatu ahalko dira inolako arazorik gabe.

Orokorrean, 10 eta 15 urte bitarteko gazteentzako ekintzak izango dira. Eta familian zientzia- eta teknologia-jarduerak bultzatzeko asmoz, gurasoak haur txikiagoekin ere erronkak egitera animatuko dituzte.

Egindako zientzia- eta teknologia-erronkak sare sozialetan zabaltzeko gonbita luzatzen da, #NikEtxeanEsperimentuak traola erabiliz.

Informazio gehiago, BIZILABEko webgunean.