Atzealdea 2019ko Gazte sorkuntzarako INJUVE diru-laguntzak

18 eta 30-35 urte bitarteko gazteentzako laguntzak dira, arlo artistiko ezberdinetan banatuak

2019/06/05


INJUVE Espainiako Gazteriaren Institutuak Gazte Sorkuntza sustatzeko diru-laguntza deialdia zabaldu berri du. 2020. urtean garatuko diren proiektuentzako diru-laguntzak honako arte-disziplina hauetan banatuko dira: irudi arteak, arte eszenikoak, literatura, diseinua, komikia eta ilustrazioa.

Aurkeztuko diren proiektuek lau lerro hauek izango dituzte oinarri:

  • Sorkuntza: proiektu artistiko bat askatasun osoz sortzeko, gehienezko diru-laguntza 5.000€ izanik (18-30 urte).
  • Mugikortasuna (obra edo sortzaileentzat): Eremu nazionalean zein nazioartean obra bat edo artista bera mugitzeko, gehienezko diru-laguntza 5.000€ izanik (18-30 urte)
  • Gazte Sorkuntzarako Sustapena: Kultura arloan, eremu nazionalean zein nazioartean, proiektu ekintzaileak sortu edo mantentzeko, gehienezko diru-laguntza 10.000€ izanik (18-35 urte)
  • Gazteria Institutuko Amadis aretoan, erakusketa-komisariotzako lanak, tailerrak edota taldean antolaturiko ekintzak burutzeko.

Aurkezte-epea: Ekainaren 3tik 28ra izango da.

Informazio + .