Atzealdea Azterketa: Aurrera Begira (Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak)

Gazteen Euskal Behatokiak 'Aurrera Begira: Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak' izeneko ikerketaren seigarren edizioa aurkeztu du

2019/03/14


Ikerketa hau Gazteen Euskal Behatokiak burutzen du urtero, 2013tik, helburu bikoitzarekin: alde batetik, Euskadiko gazteek oraina nola antzematen duten jakitea eta, bestetik, epe laburrean, beraien etorkizunerako aurreikuspenak zeintzuk diren ezagutzea.

Horretarako, Euskadiko gazteriaren lagin adierazgarri bati inkesta bat egin zaio telefonoz. Lagina 15 eta 29 urte bitarteko 1.512 gaztek osatzen dute.

Ikerketaren emaitzak 10 adierazletan laburbilduta daude. Adierazle horiek lan egoera eta emantzipazio-egoera aztertzen dute, batez ere; eta haien bilakaera oso positiboa izan da, oro har.