Atzealdea Europa ezagutu nahi duzu? DiscoverEU iniziatiba martxan da

Europako batzordeak DiscoverEU ekimenaren edizio berri honetan Europan zehar bidaiatzeko txartelak emango dizkie 18 urte dituzten gazte europarrei

2019/11/15


Europar Batzordeak #DiscoverEU iniziatiba martxan jarri du. 18 urte dituzten gazteek izena eman dezakete DiscoverEU enbaxadore bihurtzeko; izena emateko azken eguna azaroaren 28a da. Horren helburua da lagun berriak eginez Europar Batasuneko herrialdeak ezagutzea, kontinentearen aniztasuna hobeto ulertzea eta Europako aberastasun kulturalaz gozatzea.

Lehenengo edizioan 50.000 gaztek izan zuten Europan zehar bidaiatzeko aukera. Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta bidaiaren zati handiena trenez egin beharko da. Beste garraio mota batzuk ere onartuko dira (autobusa eta ferria), leku guztietara iritsi ahal izateko. Salbuespenezko kasuetan, hegazkinez bidaiatzea ere onartuko da (beste garraio-motarik ez badago).

 

Aukeratuek bidaia-txartelak jasoko dituzte, datorren urtean Europan zehar dohain bidaiatzeko,. Bidaia 2020ko apirilaren 1a eta urriaren 31 artean egin beharko da. Parte-hartzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte, besteak beste: 18 urte izatea (2001eko urtarrilaren 1etik 2001ko abenduaren 1era jaioak) eta Europar Batasuneko 28 herrialdeetako bateko herritartasuna izatea. Bidaiak egun bat eta hilabete arteko iraupena izan beharko du.