Atzealdea Euskara eta euskal kultura irakasteko 4 irakurle: Etxepare Euskal Institutua

Irakurleak, Bartzelona, Bolonia, Venezia, Santa Barbara eta Chicagorako.

2019/03/15


Deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea, ondoko unibertsitateetan aritzeko:

  • Irakurle bat Bartzelonako UAB eta UB unibertsitateetarako.
  • Irakurle bat Italiako Boloniako Alma Mater Studiorum eta Veneziako Ca’Foscari unibertsitateetarako
  • Irakurle bat Amerikako Estatu Batuetako Santa Barbarako UCSB Unibertsitaterako.
  • Irakurle bat Amerikako Estatu Batuetako Chicagoko Unibertsitaterako.

 

Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

  • Bartzelonako Unibertsitaterako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomorako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea eta Katalaneko B2 maila izatea. Azken maila hori titulu bidez egiaztatu ezean, Bartzelonako Unibertsitateko ordezkariek eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ordezkariek hautagaiak elkarrizketatu ditzakete maila hori duten ala ez frogatzeko. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

 

  • Boloniako Alma Mater Studiorum eta Veneziako Ca’Foscari unibertsitateetarako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea eta Katalaneko B2 maila izatea. Azken maila hori titulu bidez egiaztatu ezean, Bartzelonako Unibertsitateko ordezkariek eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ordezkariek hautagaiak elkarrizketatu ditzakete maila hori duten ala ez frogatzeko. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

 

  • Santa Barbarako UCSB Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea eta gutxienez Ingeleseko C1 maila izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

 

  • Chicagoko Unibertsitaterako: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea eta gutxienez Ingeleseko C2 maila edo baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; 10. artikuluko hautapen-irizpideen arabera

 

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 7an bukatuko da (barne), eta eskabideak Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu daitezke.

 

Informazio gehiago