Atzealdea Euspot, euskarazko spot lehiaketa zabalik maiatzaren 15era arte

Iragarki-proposamenak jarduera fisikoen onuren inguruan izan beharko dira

2019/02/01


Martxan da Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 8.edizioa. Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate-arloan euskararen erabilera sustatzea du helburu eta, horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute.

Aurtengo iragarkiek honako leloa aintzat hartu beharko dute: "Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!". Honela, iragarkiek jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak nabarmendu beharko dituzte.

Ikus-entzunezko lanak, euskara hutsez eta edozein teknikaz baliaturik ekoiztuko dira, 20-30 segundo bitarteko iraupena dutelarik. Maiatzaren 15a da azken eguna spot-ak entregatzeko.

Bost sari banatuko dira iragarki onenen artean:

  • Spotik onena (1000 euro)
  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro)
  • Publikoaren saria (500 €)
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro)
  • BHklip saria (14-18 urte) (250 euro)