Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen-praktikak egiteko bi beka

Beken iraupena hiru hilabetekoa izango da, uztaila eta iraila bitartean, hain zuzen; eskaerak aurkezteko epea martxoaren 28ra arte luzatuko da.

2019/03/18


Eskatzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
  • Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
  • Ezin dira bekaren eskatzaile izan lehenago beka eskuratu dutenak.

Bekaren xehetasun batzuk honakoak dira:

  • Iraupena hiru hilabete, guztira 250 praktika ordu, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean.
  • Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.
  • Lan-hizkuntzak batik bat euskara eta gaztelera izango dira; hala ere, beste hizkuntzak ez dira baztertzen, bekak ematen zaizkienen prestakuntza eta jakintza maila kontuan izanda.

Informazio gehiago, hemen.