Atzealdea Gipuzkoan Gazte Digitala, gazteak kulturara hurbiltzeko proiektu pilotua

Kultura eta Gazteria Departamentuak "Gipuzkoan Gazte Digitala" proiektu pilotua antolatu du, Gipuzkoan Gazte Youtubeko katearen bitartez zuzenean emango dena. Bertan, gazteen artean ezagunak diren pertsona ospetsuek parte hartuko dute, hala nola Iban Garcia youtuberrak, Ainhoa Larrañaga aktoreak, Unai Yunimat gamerrak edo Egoitz Txurruka "Txurru" instagramerrak.

2020/12/18


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak gazteentzako kultura programatu du Gipuzkoan Gazte Tour programaren bidez.  Programa honek Gipuzkoako musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen ditu, zenbait udalerriren laguntzarekin, hala nola Eibar, Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Irun, Hondarribia eta Lasarte-Oria. Horietan guztietan, formatua antzekoa izan da: bertaratutakoei eskaintzen zaie doako masterclass pedagogikoa, tokiko talentu baten emanaldia, artista nazional edo nazioarteko baten kontzertua, DJ baten emanaldia eta Photocall bat.

Programa hori, pandemiaren ondorioz, ezin izan da egin, baina datorren urtean berriro jarriko da martxan. Horren ordez, Gazteria Zuzendaritzak abian jarri du Gipuzkoan Gazte Digitala, gazteek gazteentzat egindako programa pilotua.  Horretarako, gazteek elkarrekin erlazionatzeko eta kultura kontsumitzeko erabiltzen dituzten plataformetara hurbildu nahi izan da.

Programa pilotu honen helburua da adin desberdinetako publiko objektiboa lortzea eta harekin zuzeneko interakzioa sortzea.  Horrez gain, haien beharrak eta gustuak aztertu eta hurbiletik ezagutu nahi dira, GGD zigilua duten gazte promesen harrobia sortu nahi da hainbat arlotan (musika, kirola,…), eta informazioa partekatu nahi da gazteekin, asteroko plan eta agenda modura.

Gipuzkoan Gazte Digitala saioa telebistako plato batean grabatuko da, eta set xume eta erakargarri bat muntatuko da atal ezberdinetarako. Engagement gisa, gaur-gaurko aurkezleak izango ditugu... aktoreak, aurkezleak, influencerrak, etab. Atal bakoitzak hashtag identifikatzaile bat du, publikoarekin feedback bat sortzeko eta gomendioen berri izateko. Grabatutako edukia plataformetara igoko da pilula modura, eta iganderako utziko da (egun garrantzitsua sareetan eta edukietan) guztia igotzea bideo oso batean.

ATALAK ETA SAIOAK:

ASTELEHENA

Gipuzkoan Gazte Digitala: Ardatz nagusia, Iban Garcíak aurkeztutako elkarrizketen atala. Bertan, ikusleak eta sare sozialetako galdeketak funtsezkoak dira Gipuzkoako eta Euskal Herriko gonbidatu talentudunak eta artista gazte gailenak definitzeko.

ASTEARTEA

KIROLA FIT: Egoitz Txurruka "Txurru" kirolzale amorratua da, eta horregatik ezinbestekoa da programaren KIROL FIT izeneko kirol atalean. Bertan, kirol mundua errepasatuko dute eta elkarrizketak egingo dizkiete hainbat diziplinatako talentuei.

ASTEAZKENA

DIGITAL TRENDS: Yunimat arduratuko da webguneko berriak eta bideo-jokoen eta teknologia berrien inguruko trikimailuak eta aholkuak helarazteaz.

OSTEGUNA

TOP RANKING: Rubenjik kultura arlokoak eta egungoak diren 5 gomendio aurkeztuko ditu, gure ustez gazteentzat guztiz interesgarriak izango direnak.

TIPS TOK: Amaia Amunarrizen atala da, eta bertan, aholku gisa, erakutsiko du nola egin Instagram eta Tik Tok sareetako "challenges" eta trikimailu biralenak.

OSTIRALA

GIPUZKOAN GAZTE TOUR: Ainhoa Larrañaga aktore eta abeslaria da musika atala gidatzeko pertsona egokia; gainera, uste dugu plataforma bikaina dela atalaren izen bera duen (Gipuzkoan Gazte Tour) gure kontzertu zirkuitu aktiboan parte har dezaketen talentu gazteak ezagutzeko eta aztertzeko. Osagarri ezin hobea.

AGENDA: Iban Garcia arduratuko da programa ixteaz, kultur agenda erako gomendioekin.

IGANDEA

PROGRAMA OSOAREN EMANALDIA