Atzealdea Gipuzkoan Gazte Digitala programak 20 saio baino gehiago eskaini ditu

Gazteek gazteentzat egindako 15 minutuko WEB-TVak musikariak, aktoreak, kirolariak, kazetariak, grafiteroak eta telebistako pertsonaiak izan ditu protagonista, besteak beste.

2022/02/10


2021eko irailean hasi zen Gipuzkoan Gazte Digitala programa, gazteei ahotsa emateko helburuarekin. Istorio interesgarriak izan dira: bolo-bolo dabiltzan artisten edo artista berrien aurkezpenak eta gainditze-istorioak (bullying-aren errealitatea, goi-mailako kirolari batek bizi duen presioa edo genero esparru tradizionalez haratagoko izaerak -ez bitarra-). Jasangarritasuna xede duten, alegia lankidetza eta ingurumenaren defentsan lan egiten duten ekimenak ere izan dira.

 

 

Halaber, musikak indar handia izan du programan, Gipuzkoan Gazte Tour ekimeneko jardunaldi guztien segimendua egin da. Artista ezagun mordoa izan dira, bai egin diren tailerretan (Rap tailerra La Basurekin, graffiti eta parkour tailerrak, K-POP dantza tailerra, dantzako masterclass-a Claudia Rierarekin, etab.), bai kontzertuetan: Hard GZ, Anier, Shaolin Monkey, Foyone, Sofia Gabanna, Delaossa, Miren, Chica Sobresalto, Dupla, Ainhoa Larrañaga, Anne Lukin, Zetazen, Green Valley, Laina, Julen, Julene Iraola.

Saioek entretenimendu kutsua izan duten arren, arlo pedagogikoak ere izan du tokia eta Gazteria Zuzendaritzaren hainbat programa ere izan dira protagonista, adibidez, TREBA gazteak. Gazteei zuzenduriko ahalduntze-eskola honetan adimen emozionalari eta osasun mentalari buruzko hitzaldiak edota edertasun-kanonen inguruko hausnarketak egin dira. Otsailean ere tailerrak izango dira Donostian eta Legazpin: doakoak dira eta izena emateko epea irekita dago.

 

Ikastaroa Herria Data Egoera

Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana? 

Legazpi Otsailak 11 EPEA IREKITA
Zeharkako gaitasunak; benetan behar dudana ikasi Donostia Otsailak 16 EPEA IREKITA

 

Hiru hilabetez astean behin 15 minutuko Web TV-a argitaratu da Youtuben eta Instagram izan da horren erakuslehio nagusia. Ikus-entzunezko piezek 1.000 ikustaldi inguru izan dituzte, batez beste, eta ikustaldi gehien izan dituenak 3.000 erreprodukzio baino gehiago izan ditu.

 

Hemen dituzu ikus-entzunezko guztiak

 

 

Jarraitu gure sareak