Atzealdea Gipuzkoan Gazte Tour: Brisa Fenoy, Iban Despertavlogs youtuberra, Ane Jurado azpeitiarra, eta La Basuk emandako rap masterclassa Azpeitian
2018/06/25
Elkargunea - AZPEITIA
16:00
Elena Caballero, La Basu ezizenez ezagunagoa, Bilbon jaio eta hazia. Musika zale amorratua da, eta rap, soul, dancehall, reggae, R&B, rock, punk eta flamenkoa atsegin ditu gehienbat. 90eko bukaeran ezagutu zuen hip hoparen kultura, eta 1999an, neskek osatutako lehenengo taldea osatu zuen, «Jungla Urbana» deitua, eta kontzertuak ematen hasi zen Euskal Herrian. Garai hartan ez zen ohikoa emakumeak rap abestiak egiten ikustea.
Ane Jurado Azpeititarra, 18 urte eta musika solista jarduten du. (Gitarra akustika eta ahotsa).
Algecirasko (Cadiz) konposatzaile, ekoizle eta kantari gaztea da. Bere pop elektroniko berezia abestien hitz ausarten, ahots pertsonalaren eta punta-puntako soinuen emaitza da. Brisa unibertsoak askatasuna, konpromisoa, tendentzia eta arriskua bateratzen ditu. Laburbilduz, benetakotasuna.
Iban Garcia youtuberra, instagramerra, aktorea, aurkezlea eta DJa da. Azkoitiar artista gazte hau ikasle geldiezin, gogotsu eta dibertigarria da, teknologia berrien jarraitzaile sutsua, ikasketak telebistako eta irratiko lanarekin eta Dj jarduerarekin bateratzen dituena, betiere euskararen erabilera sustatuz.