Atzealdea Haurren eta nerabeen iritziaren barometroa 2019
2019/12/10
Barometroa Estatu osoko 133 ikastetxetan 11 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteri egindako inkesta baten emaitza da. Gainera, haien kezka eta interesak hobeto ezagutzeko, eztabaida-taldeak osatu dira Estatuko leku desberdinetan Haur eta Nerabeen Partaidetza Kontseiluetan normalean parte hartzen duten 75 haurrekin.
Kezka nagusiak:
Haur eta nerabe horien iritziz, gizarteak ez die ematen garrantzi bera beraientzat oso garrantzitsuak diren gaiei, esate baterako, hezkuntzari eta prestakuntzari; eta aldiz, lehentasuna ematen die politikari eta ekonomiari, haurrek oso gaizki baloratutako alderdiak izanik biak. Gainera, mesfidantza handia erakusten dute gobernu-erakundeekiko eta ordezkari politikoenganako (zenbat eta zaharrago, mesfidantza handiagoa, eta batez ere estatu-mailan, udal-mailan baino gehiago).
Barometroak beste datu batzuk ere biltzen ditu, hala nola, haurrek herritar gisa duten inplikazioari buruz, edo zorionari eta bizi-kalitateari buruz.
ITURRIA: GSIA