Atzealdea Kontadores gaztelekuak gazteentzako 8 laborategi artistiko programatuko ditu udaberrirako

Guztira, 188 leku eskainiko dira ikastaroetan, 18-30 bitarteko gazteentzat

2019/03/22


Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu, 2019ko martxoa eta ekaina bitartean. Guztira, 188 leku eskainiko dira, 8 laborategi artistikotan. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi-proposamena. Laborategi hauen helburua da, gai zehatzei buruzko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea.

Jarraian, eskainiko den programazioa duzue:

- KALE-ANTZERKIA: IBILBIDEA ETA SORMEN-PROZESUA

- DANTZA GARAIKIDEA: NODE LABORATEGIA – NATURA esperientzia.

- ZIRKUA (16 urtetik gorakoentzat)

- MUNDUKO SUKALDARITZA

- SUPPER CLUB

- ZEMENTUA ERABILIZ EGINDAKO KALEKO ESKU HARTZEA

- ARTEAREN HISTORIA HACKEATU

- TALDEAN HOBETO ELKAR ULERTZEKO ETA ANTOLATZEKO GAKOAK

Oro har, gazteentzako ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoentzat, hain zuzen ere. Lehentasuna Donostian erroldaturik dauden gazteei emango zaie. Nolanahi ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, haien parte hartzea egoki ikusten bada, eta plaza libreak baldin badaude.

Informazio gehiago hemen.