Atzealdea Lan-eskaintza: Euskadiko Gazteria Kontseilua parte-hartzea sustatzeko teknikari bila
2019/07/26
Euskadiko Gazteria Kontseiluak (EGK) parte-hartzea sustatzeko teknikari bat aukeratzeko lan-deialdia zabaldu berri du, Gasteizen lan egiteko (nahiz eta lan-eremua Euskadi osora zabaldu).
Hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte deialdian izena emateko:
· 30 urte baino gutxiago izatea.
· Euskadiko elkartegintzaren, gizarte-mugimenduaren eta parte hartzeko modu ezberdinen errealitatea ezagutzea.
· Gazteen eta, oro har, gizartearen errealitatea ezagutzea.
· Parte hartzeko prozesu, egitasmo eta esperientzia ezberdinak ezagutu eta beraietan parte hartu izatea.
· Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3...)
· Gizarte-arloko goi-ikasketak izatea edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte-gaietan espezializatua izatea (bereziki parte-hartzearekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea).
· Lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.
· Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
· Lanean hasteko berehalako prestutasuna izatea.
Hautagaitza aurkezteko epea abuztuaren 4a arte luzatuko da.
Informazio gehiago hemen.