Atzealdea Etikasi programaren deialdi berria 18 eta 30 urte bitarteko ikasleentzat

Etika eta giza eskubideei buruz ikasi eta hausnartuko dute, Ipar Irlandan bost egunez eta Gipuzkoan asteburu batez hezkuntza bisitak eginez

2023/02/08


Euskadiko Gazteriaren Euskal Kontseiluak (EGK) Etikasi2023 programa (etika-ikasi), giza eskubideen aldeko hezkuntza-proiektua, bultzatu du aurten ere. Indarkeria gordina jasandako hirietara bidaiatuz, gazteek gertaera traumatikoei buruzko istorioak lehen pertsonan esperimentatuko dituzte, eragin eta iraupen handiko potentzial pedagogikoa lortuz. Hain zuzen ere, honek, mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen du.

Etikasi proiektuaren helburua da etika eta giza eskubideez ikastea, gazteen artean hausnarketa sustatzeko. Horretarako, aurten bi bidai egingo dira:

  • Bost egun Ipar Irlandako Belfast eta Derryko hirietan, uztailaren 3tik 7ra.
  • Asteburu bat Gipuzkoako Pasaia eta Errenterian urriaren 21etik 22ra.

Nork parte har dezake

Aurten EAEn ikasketak egiten ari diren 18 eta 30 urte bitarteko 20 gaztek parte hartzeko aukera izango dute. Interesdunek izena emateko galdetegia bete beharko dute eta, martxoaren 13ko 13:00ak arte, bakea@egk.eus helbidera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, “Etikasi 2023” gaiarekin:

  • Egiten ari diren ikasketen onarpen-ziurtagiria (matrikula, adibidez, Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako zikloetan edo unibertsitate-gradukoa).
  • Ingelesezko B2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Hausnarketa propioa, 1.200 eta 1.500 hitz artean, giza eskubideei buruz.

Hautaketa-prozesuaren kronograma

- Izena emateko epea: Martxoaren 13ra arte   
- Banakako elkarrizketa: Martxoak 29-30-31         
- Ebazpena: Apirilak 3            
- Bidaiaren aurreko prestakuntza: Apirila-maiatza bitartean
- Bidaia Ipar Irlandara: Uztailaren 3tik-7ra          
- Asteburuan Pasaian eta Errenterian: Urriak 21-22      
- Amaiera: Azaroa

 

PROGRAMARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Jarraitu gure sareak