Atzealdea ScapeKlima ihesbide-jokoa

Ingurumeneko Departamentuak, Emaús Gizarte fundazioak eta Kutxa Ekoguneak ihesbide-joko bat jarri dute abian

2021/06/18


José Ignació Asensio Ingurumeneko diputatuak, Javier Pradini Emaús Gizarte Fundazioko zuzendariak eta Garbiñe Etxezarreta Kutxa Ekoguneko zuzendariak “ScapeKlima” aurkeztu dute. Larrialdi-egoeran girotuta egongo den ihesbide-jokoa da eta Emaús Gozarte Fundazioaren instalazioetan prestatuko da. Bertan, lurraldeko ikasleek hartuko dute parte, eta klima-aldaketak sortzen dituen erronkak hausnartze- eta ekintza-prozesu baten bidez konpondu beharko dituzte.

 

Asensioren hitzetan, “ScapeKlima jolasa baino askoz gehiago da, azken helburua gazteen ahalduntzearen bidez klima-aldaketa geldiaraztea baita; izan ere, itzulerarik gabeko egoerara iritsi aurreko azken belaunaldia da, eta bere eragina erabakigarria izan daiteke CO2-aren emisioak moteltzeko”.

 

Ekintzaren helburua da Gipuzkoako gazteen ahotsa entzuteko eta klima-aldaketari aurre egiteko kontuan hartzeko leku bihurtzea. Jokoaz gain, taldean eta ikasgeletan ezarri beharreko erronkak ere formulatuko dira, eta erronka horietan taldean lan egiteak saria izango du. Aktiboenek aukera izango dute asteburua naturarekin harremanetan igarotzeko. Javier Pradinik azaldu duenez, “erronkak beraien ahalmenetara egokitu dira bi mailatan, banakakoan eta koadrilakoan, oso garrantzitsua baita adin horietan”.

 

Proiektu hau klimaren aldeko ekintzari buruzko Garapen Jasangarriaren 13. Helburuan kokatzen da, Agenda 2030aren barruan. Helburu horren bidez emisioetan ekonomia neutrala izateko eta trantsizio-prozesuan ahulenak diren kolektiboei laguntzeko oinarriak ezarri nahi dira. Horrez gain, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren garrantzia onartu nahi da ezarpen-estrategia gisa. Lehentasun hori da proiektuaren ardatza.

 

 

 

Jarraitu gure sareak