Atzealdea Martxan da “Beldur Barik” ikus-entzuneko lehiaketaren 13. edizioa

12-20 urte bitarteko gazteek indarkeria matxistaren aurkako hiru minutuko bideoak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 11ra arte

2022/09/30


Emakundek, aurten ere, Beldur Barik programaren edizio berri bat jarri du abian Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Aldundien eta EUDELen laguntzarekin batera. Programa honen helburua da gazteen artean indarkeria matxista eta sexistari aurre hartzea eta gogoeta bultzatzea, eta hainbat ekintza egiten ditu urtean zehar; besteak beste, Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa.

EAEn bizi edo ikasten duten gazteek ikus-entzunezko lehiaketan parte har dezakete. Aurten adin-tartea murriztu da: 12 eta 20 urte bitarteko gazteek hiru kategoriatan parte har dezakete (12-14 urte, 15-18 urte eta 19-20 urte).

Gazteek, lehiaketaren helburua islatzen duen hiru minutuko bideo bat igo beharko dute Youtube edo Vimeora. Jatorrizko lana izan behar du, aurretik aurkeztu gabea, eta euskaraz, gaztelaniaz edota elebitan izan daiteke, baina euskara aintzat hartuko da.

Bideo honetan lehiaketaren oinarriak ikus ditzakezu:

 

 

 

400 eta 200 euro arteko sariak
 

Kategoria bakoitzak bi sari izango ditu: sari nagusiak 400 euro eta aipamen bereziak 200 euro. Gainera, 300 euroko bi sari egongo dira, bata ikus-entzunezko lan onenarentzat eta bestea parte-hartzearen saria.

Lehiaketan aurkezten diren ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako portaerak eta jarrerak islatu behar dituzte. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik mezua baloratuko da.

 


 

 

INFORMAZIO GEHIAGO

OINARRIAK

 

 

Jarraitu gure sareak