Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/05/22
Gizarte PolitikaQIAko nazioarteko epaimahaiak 23 ekimen berritzaile aitortu ditu mundu mailan aurkeztu diren 557 hautagaitzen artean, eta Gipuzkoako proposamena nabarmendu du erantzun eraginkorrak, iraunkorrak eta gaur egungo gizarte-erronkei egokituak emateko duen gaitasunagatik.
2025/05/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak berriro ekin die Recycling Top topaketei, sektoreko enpresen arteko lankidetza indartzeko eta Gipuzkoako ekoizpen-sare jasangarria ikusarazteko.
2025/05/21
MugikortasunaEmakidadun hori 2020an sortu zuten Transitia eta Alsa garraio-enpresek, 48 autobus ditu Lurraldebusen, eta 140 langile ditu. Sortu zenetik, bat egin du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak mugikortasun jasangarriago eta ekologikoago baten alde egiteko duen estrategiarekin, eraginkorragoak diren eta gutxiago kutsatzen duten autobus hibridoak gehituz
2025/05/21
Ekonomia SustapenaHerritarrek larunbat honetan MUBIL Centerren abangoardiako laborategiak ezagutzeko aukera izango dute; Europan bakarra den azpiegitura honek dagoeneko IRIZAR, McLaren eta IVECO bezalako markekin egiten du lan, eta mugikortasun jasangarriaren zein industria-berrikuntzaren erreferente gisa finkatu da.
2025/05/21
IngurumenaHaurtzaro ikastolak 11.368 euroko dirulaguntza jaso du Jasangarritasun Departametuaren laguntza-programaren barruan, eta 2025ean guztira 200.000 euro bideratu ditu lurraldeko ikastetxeetan ingurumena hobetzeko proiektuetara.
2025/05/20
Diputatu NagusiaHerriko udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara Eider Mendoza diputatu nagusiak; Kontseiluaren ondoren, ‘Izanetik izena 1025-2025' arte erakusketa bisitatu dute, herriko Salbatore elizan
2025/05/20
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/05/19
IngurumenaUdaberriko bilketa, maiatzaren 23an eta 24an, funtsezkoa izango da 17.000 pertsona baino gehiagori udazkenera arte elikagaien banaketa bermatzeko.
2025/05/19
Diputatu NagusiaMentoretza sozialeko programaren helburua da inklusio eta bizikidetza demokratikoa indartzea, tokiko boluntarioek migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza pertsonalizatua emanez. Ekimenak lagundu zaien pertsonen ongizate psikosozialean eragin positiboa izan duela erakutsi du, eta herritarrek gizarte kohesionatuago, solidarioago eta abegikorrago baten eraikuntzan duten zeregin aktiboa indartzen du.
Guztira 545 pertsonak, horietatik 79 emakumeak, egingo dute mendi maratoi ospetsu honen 24. edizioa; Junior kategorian 88 parte-hartzaile daude, horietatik 32 emakumeak; eta KB kategorian 248 (55 emakumeak).
2025/05/19
Hizkuntza BerdintasunaHizkuntzaren biziberritzean ekarpen nabarmena egiten duten herritar eta eragileak aitortzeko sariak 25. edizioa izango du aurtengoa; Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu mugarri hori ospatzeko
2025/05/19
KulturaAldi berean euskaraz eta gaztelania filmatutako lehen seriea da, eta Pausoka eta Zebra Producciones enpresek ekoiztu dute. Jon Lukas eta Itziar Atienza dira protagonista nagusiak, eta, haiekin batera, Gorka Otxoa, Ane Rot eta Ainhoa Larrañaga ageri dira, besteak beste.
2025/05/16
IngurumenaAndy Stalman, Paula Fernández Ochoa, Jacob Petrus eta José Ignacio Asensio izan dira Tabakaleran jasangarritasuna, komunikazio klimatikoa eta eraldaketa soziala uztartzen dituen jardunaldiaren protagonistak.
2025/05/16
Ogasuna2025eko lehen lau hilabeteetan 109 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta.
2025/05/15
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, bere departamentuak 200.000 eurotik 250.000ra igo du partida hori, 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan jasangarritasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa bezalako gaiak jorratu ahal izateko, besteak beste, eta, horrela, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzeko. Iaz zazpi udalerrik jaso zituzten laguntza hauek
2025/05/15
KulturaEuskal Itsas Museoak ibilbide bat diseinatu du duela mila urteko aztarnetan aberatsak diren Gipuzkoako kostaldeko hogeiren bat kokagunetan barrena, eta Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko begirada bat eskainiko du, garai hartan eratu eta sendotu baitzen Gipuzkoako lurraldea
Zentro berria zabalduta eta San Jose egoitzan egiten ari diren lanekin, Azkoitiak adinekoei arreta emateko sare berritua izango du, apustua eginez ingurune eroso eta irisgarriagoengatik, pertsona bakoitzaren bizi-erritmoak kontuan izango dituena. Zentro berria Azkoitiko erdigunean dago, eta 30 plaza eskaintzen ditu — aurrekoak baino hamar gehiago —, udalerriko eguneroko bizitzan integrazio handiagoa izateko nahiarekin; era berean, erabiltzaile eta familientzako sarbidea eta hurbiltasuna aintzat hartu dira.
2025/05/14
Lurralde OrekaBi erakundeek Kudeaketa Plan Orokorra onartu eta sinatu dute, baita datozen hamar urteetarako finantzaketaren oinarriak, Mankomunitatearen egitura eta funtzionamendua ere.
2025/05/14
IngurumenaEkimen horri esker, Fagor Taldeko Fagor Ederlan kooperatibaren Aretxabaletako plantako soberakin termikoa Ibarra kiroldegiraino bideratu ahal izango da, hiriko bero-sare baten bidez. Zati batean "Euskadiko 2021-2027 EGEF" Europako funtsekin kofinantzatuta dago.
2025/05/14
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentua eta Usurbilgo Lanbide Eskola hitzarmena sinatu dute gazteak jasangarritasunean prestatzeko.
Etzi hasiko den ariketari bere atxikimendua adierazi dio gaur foru gobernuak; abian da erakundearen baitan hizkuntza ohituren aldaketak iraunkorrak izan daitezen lanketa
2025/05/13
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
MUBIL Centerrek 8 enpresa eta 2 kudeatzaile teknologiko hartuko ditu. Guztira 80 profesional arituko dira lanean in situ mugikortasun adimendun eta jasangarri baterako irtenbide berritzaileak garatzen. Inaugurazioak hasiera emango dio jarduera estrategikoen agenda trinko bati. Jarduera horiek diseinatu dira negozio aukera berriak sortzeko eta enplegu sorrera sustatzeko giltzarri eta etorkizun handikoa den sektore batean.
2025/05/12
AzpiegiturakMaiatzaren 14tik aurrera, Andorran ere erabili ahal izango da, eta aldatutako ibilgailuaren matrikula berria lotu izango da Bidegiren webgunetik bertatik
2025/05/09
Gizarte PolitikaJardunaldia bi testuingururen harira antolatu da: Aniztasunaren Europako Hilabetea eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioaren 20. urteurrena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritzak antolatu du, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrarekin lankidetzan.
2025/05/09
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak topaketa honetan parte hartu du, eta jardunaldi honi esker, Gipuzkoako turismo-profesionalen eta Amerikako merkatuaren arteko harremana sakondu ahal izan da
2025/05/09
Gizarte PolitikaMaite Peña diputatua eta Cristina Laborda alkateak bi hitzordu izan dituzte gaur zentro berriaren aurrerapenak aurkezteko: udal bozeramaileekin elkartu dira goizean eta Arbes auzoko bizilagunekin arratsaldean. Aldez aurreko izapide guztiak amaitu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusi du Irunen Arbes gizarte-zerbitzuetako zentro berria uda amaieran eraikitzen hastea.
2025/05/08
MugikortasunaBi erakundeen arteko lehen hartu-emana da, eta egunero Unibertsitatera joaten diren pertsona guztien mugikortasun jasangarria sustatzeko elkarrekin lan egiteko prest agertu dira
2025/05/08
Gizarte Politika1.669.384 eurokoa izango da dirulaguntza eta helburua da esku-hartze, prebentzio, berrikuntza eta eraldaketa digitaleko programak sustatzea.
2025/05/07
OgasunaGipuzkoako Batzar Nagusiek zerga-sistemaren erreforma onetsi dute, 110 milioi euroko inpaktua izango duena Gipuzkoako zergadunen mesedetan
2025/05/07
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 2023ko uztailaren erdialdetik 22 autobus berri sartu dira, eta aurreikusita dago 2025ean beste 27 autobus gehiago sartzea.
2025/05/07
AzpiegiturakHerriko puntu klabe horretan trafikoa berrantolatu da eta segurtasuna indartu da kiroldegiaren eta Loinazpe ikastetxearen inguruan
2025/05/06
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, enpresa eta zentro teknologikoekin batera, Living Lab Eskuzaitzeta proiektua aurkeztu du.
2025/05/06
Diputatu NagusiaAldundiak bere apustua indartu du, enpresak dibertsifikatzeko, tokiko hornidura kateak indartzeko eta ikus-entzunezkoen edo teknologiaren sektoreetan talentua gaitzeko programa berriekin.
2025/05/06
MugikortasunaBatzorde hori 2017tik bildu gabe zegoen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, udalerrietako, taxien erabiltzaile eta sektoreko ordezkariek osatzen dute. Gainera, taxi-lizentziak dituzten udal guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.
2025/05/06
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/05/05
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren eta Iberdrolaren arteko akordioak lurraldean autokontsumo partekatua eta trantsizio energetikoa bultzatuko ditu.
2025/05/05
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak 14 laguneko talde bat hartu du, gaurtik aurrera Gipuzkoako hainbat baliabide turistiko ezagutzeko aukera izan dutenak, hala nola Balenciaga museoa eta Txakolin dastaketa Getarian, flysch-a, Ordiziako merkatua, Ondarre gaztandegia eta Goierriko sagardotegi batean izandako esperientzia.
2025/04/30
Gizarte Politika11,5 milioi euroko aurrekontua bideratu du Aldundiak laguntzetara, eta interesdunek maiatzaren 22ra arte izango dute eskaerak egiteko aukera. Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen parte da dirulaguntza eta helburua da sare publikoa behar berrietara egokitzea eta lurralde-oreka bermatzea. Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleko ‘Plazaola’ Buruko Nahaste Larrietarako Egoitza Unitate berriak (URTMS) 725.000 euroko dirulaguntza jaso du. Baliabideak 32 plaza itundu eskaintzen ditu buru-nahaste larria duten pertsonentzat.
2025/04/30
Lurralde antolaketa2.500 biztanletik gorako udalerrietan aurreikusitako gastuen % 50erainoko dirua emango du laguntzak; 500-2.500 biztanleko udalerrietan, % 75ekoa; eta 500 biztanletik beherako udalerrietan, % 90ekoa.
2025/04/30
Ekonomia SustapenaGipuzkoako hamabi enpresek nazioarteko hazkunde-aukera berriak aztertuko dituzte ekainaren amaieran egingo den sektore anitzeko misio estrategiko honen esparruan. Programak automobilgintza eta aeronautika sektoreetako bezeroekin, lankideekin eta klusterrekin bilera estrategikoak izateko aukera eskainiko die partehartzaileei
2025/04/29
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/04/28
Ekonomia SustapenaHamar urte bete dira enpresa bioteknologikoa Gipuzkoako Parke Teknologikoan ezarri zenetik, eta urte hauetan Europako lider bihurtu da jatorri genetikoko gaixotasunak, hala nola minbizia edo gaixotasun arraroak, tratatzeko saiakuntza klinikoetarako bektore lentibiralen ekoizpenean. Jauregik eta Anduezak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa adierazi nahi izan diote etorkizuneko industria-sektore bati, bioteknologiari. Izatez, Gipuzkoako lurralde historikoa eta, zehazki, Donostia bihurtu ditu medikuntza pertsonalizatura eta doitasuneko medikuntzara bideratutako osasunaren bioteknologian espezializatutako nazioarteko erreferentzia-polo.
2025/04/28
KulturaGoizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu duenez, "Koldo Mitxelenaren zati bat eraberritzea legegintzaldiko kultura arloko proiektu estrategikoa da, eta 2026an aire berrituta irekiko ditu ateak, ekipamendu publiko, bizi eta guztientzako irisgarri izateko bokazioa indartuz."
2025/04/27
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak irekiera ofiziala gauzatu du Berastegiko Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldian.
2025/04/25
GobernantzaLanak aurkezteko epea irailaren 1ean hasiko da; aurten ere Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin batera antolatuko da sariketa
2025/04/24
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak Berastegiko Udalarekin lankidetzan ekitaldi berezia antolatu du, lurralde osoko abeltzaintza estentsiboaren balioa agerian jartzeko.
2025/04/16
Laguntzak ibilgailua egokitzeko gastuen % 80 lagunduko du diruz, 12.000 euroko mugarekin onuradun bakoitzeko, eta bateragarria izango da helburu bera duten administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen beste dirulaguntza batzuekin, estatukoak zein nazioartekoak izan.
Diputatuen Kontseiluak basoen hobekuntzarako dirulaguntzen deialdi berria onartu du, banda marroiari arreta berezia eskainiz, eta baserritarren belaunaldi-erreleborako laguntza-programa handitu du
2025/04/15
AzpiegiturakKontu handiz ibiltzeko deia egiten da: erabat debekatuta dute ibilgailuek eta oinezko, txirrindulari eta erromesek handik pasatzea.
2025/04/15
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/04/14
TurismoaPlano honek ikuspegi berritua du, turismo orekatuagoa eta bidezkoagoa sustatuz, eremu ezagunenen saturazioa saihesteko. Gainera, motibazio turistiko desberdinak aurreikusten ditu, eta horrek bisitari mota desberdinen beharrak asetzeko eta kalitatezko turista profila erakartzeko aukera ematen du.
2025/04/11
KulturaVictoria Eugenia Antzokia izango da Desagertuta, Primeran telesail berritzailearen lehen emanaldia, aldi berean gaztelaniaz eta euskaraz filmatu dena. Urrian, María Guerrak eta Mariola Cubellsek "La substancia. Actrices contra el tiempo" ekimena Irunen, Zumarragan eta Eibarren errepikatuko dute.
2025/04/11
MugikortasunaLinea honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia, Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Ibilbide osoak ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du, eta prezioa honakoa izango da: 1,37 euro MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat, 1,80 euro MUGI anonimoarekin ordaintzen dutenentzat eta 5,10 euro eskudirutan ordaintzen dutenentzat.
2025/04/11
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira turismo-sektorean ekintzailetza sustatzeko, digitalizazioa laguntzeko eta turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak bultzatzeko, besteak beste. Gainera, turismo-sektorearen barruan ekintzailetza-proiektu berriak sortzeko dirulaguntzak ere emango dira.
2025/04/11
AzpiegiturakLarunbat goizetik aurrera bi noranzkoetan egongo da zabalik, gertakariak automatikoki detektatzeko gaitasuna duten 36 kamera adimendunekin
2025/04/10
Lurralde OrekaIturrarango Landare Berezien Azoka, Larreen Irekiera eta Natura Parkeen Egunak ospatuko dira apiriletik ekaina bitarte.
2025/04/09
Bizikidetza eta Giza Eskubideak· Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936an Gipuzkoara iritsitako lehenengo boluntarioei buruzko ikerketa-liburu bat argitaratuko du 2026an; aurretik, dei egin diete herritarrei pasarte ezezagun horri buruzko informazioa edo dokumentazioa eman dezaten. · Aitor Azurki kazetariak eta Aitzol Arroyo historialariak idatzitako lan hau, mundu historiografikoari eta akademikoari egindako "ekarpen garrantzitsu eta argitaratu gabea" da, Gerraren bilakaerari buruzko "informazio baliotsu, zehatz eta berritzailea" biltzen baita bertan.
2025/04/09
OgasunaItziar Agirrek, Gipuzkoako Ogasuneko foru diputatuak, Batzar Nagusietan erreforma fiskalari buruzko akordioa defendatu du, datorren maiatzeko osoko bilkuran bozkatuko dena.
2025/04/08
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak