Atzealdea #AgendaJuventud, Espainiako Gazteria Kontseiluaren kanpaina berria

Espainiako Gazteria Kontseiluak “Gazteriaren Agenda” kanpaina abian jarri du, apirilaren 28ko hauteskundeei begira, gazteen eskaera zein diren azaltzeko gune bat eskaintzeko xedez.

2019/04/08


10 proposamen aurkeztu dituzte, Estatuko gazte-plataforma osatzen duten erakundeen artean adostuta. Plataforma horretan biltzen dira hezkuntzako erakundeak, sozialak, astialdikoak, ekologikoak, sozioekonomikoak, politikoak, etab.

Hona hemen 10 proposamenak:

  1. Langabezia eta gazteen lan-prekarietatea desagerraraztea.
  2. Gazteentzako etxebizitza-planak: etxebizitza eskuratzea erraztuko duten eta gehiegizko zorpetzea ekidingo duten politikekin.
  3. Gazteekiko elkarrizketa: gazteen ikuspegia zeharka politiketan txertatzeko.
  4. Botoa 16 urtetik gorakoentzat.
  5. Espainiako Gazteria Kontseilua arautzeko Legea: gazteen ahotsa bideratuko duen parte hartzeko espazio batek denboran egonkorra izango den araudi bat behar du.
  6. Ikasketetarako beken eta laguntzen sistemaren erreforma: hezkuntza-sisteman sartzeko eta irauteko desberdintasunak saihesteko, bereziki, unibertsitatez kaknpoko etapetan.
  7. Trantsizio Energetikoari eta Aldaketa Klimatikoari buruzko Legea.
  8. Jokoari buruzko Legea
  9. Osasun mentala: gazteek laguntza-sarerako irispide erraza izatea, batez ere lehen mailako arreta-zentroetan, harreman-bideak hobetuz eta erraztuz.
  10. Gazteen boluntario-lana aintzat hartzea.