Atzealdea "Gazteok, atrebentziaz!" gazteek Euskadiko gazteriaren aldeko itunean zer gai sartu beharko liratekeen adierazteko inkesta

Azaroaren 3ra arte, 15-29 urteko gazteek parte hartu ahal izango dute Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategiaren barruko kontsultan.

2023/10/24



Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteen aldeko itun bat bultzatzen ari dira, gazteekin eta gazteentzat egina, haien bizitza hobetzeko neurriak bilduko dituena. Horretarako, kontsulta bat jarri dute abian, 15 eta 29 urte bitarteko gazteek beraientzat giltzarri diren edukiak identifika ditzaten. Eduki horiek Euskadiko Gazteriaren itunean jorratuko dira.

2023ko martxoaren 21ean Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategia onartu zuen. Estrategia horretan, EGKrekin lankidetza estuan, Euskadiko Gazteriarekin eta Gazteriaren aldeko Ituna bultzatzea proposatzen zen.

15 eta 29 urte bitarteko gazteek azaroaren 4ra arte parte har dezakete online inkestan.

 

Jarraitu gure sareak