Atzealdea Gazte Fest: lehen mailako artistak, freestyle erakustaldia eta lehiaketa Donostian

Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Udalarekin lankidetzan garatzen duen ekimena abenduaren 29an ospatuko da Intxaurrondoko Kultur Etxean

2022/12/20



Gazte Fest ekitaldiak sorkuntza urbanoko hainbat proposamen ekarriko ditu Donostiara abenduaren 29an. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak garatzen du Donostiako Udalarekin lankidetzan, eta Intxaurrondoko Kultur Etxean ospatuko da.


Sara Socas, Invert, Erika Dos Santos, Aigor eta La Basu artistak ikusteko aukera izango dute Donostiara bertaratzen direnek. Bestalde, Freestyle erakustaldia eta lehiaketa ikusi eta gozatzeko aukera ere izango da. Gaur egungo freestyler onenak ezagutu eta momentuko bat-bateko rap onena entzuteko aukera izango da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Sarrerak jada salgai daude 3 eurotan, Donostia Kulturako webgunean.

Emakumezko “freestyle”-a

Abenduaren 29ko jardunaldian izango da Sara Socas, hip hop abeslari gaztea, nazioartean aski ezaguna den betboxer, freestyle rap-kantari eta konpositorea. Freestyle Beatle Leagueko erakundeak Mexiko hirian egin zituen oilarren borroka-erakustaldietan parte hartu zuen emakume bakarra izan zen. 2021eko urtarrilean, Socasek Espainiako Freestyleko Liga Nazionalean (FMS) parte hartu zuen, eta FMS batean lehiatutako lehen emakumea izan zen.

Erika Dos Santos (Erika2Santos) rap-egile eta freestyler-a da, Espainiako emakumeen freestyle eta oilar-borroken aitzindaria. Sara Socasekin batera, emakumeen freestyle-aren aurpegirik ezagunetarikoa da. Batez ere gizonena den mundu honetan, emakumeek lekua hartzea eta beren profesionaltasunarekiko errespetua irabaztea lortu dute, rapak generorik ez duela erakutsiz.

Bestalde, Donostiako kontzertuan tokiko talentuak ere izango dira. Aigor jatorriz Hondarribikoa da eta ohikoa da Estatuko freestyle zirkuituan. Invert, berriz, Bilbon jaio zen eta 2013an Red Bull Nazioarteko Batallako txapelduna izan zen.

Hau guztia La Basuren, Euskal Herriko raparen erreferente nagusietako baten eskutik, bera izango baita aurkezle lanak egingo dituena. 25 urte baino gehiagoko ibilbide musikala du eta 4 disko argitaratu ditu. Hainbat proiekturen arduraduna da, eta horietan emakumeek hip hoparen kulturaren barruan egiten duten lana erakusten du.

Jarraitu gure sareak