Atzealdea Loraldiak eta UPV/EHUk 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte

Sormen Ola programak euskal kulturaren transmisiorako hainbat tailer egingo ditu hilean behin larunbatetan, formatu intentsiboan.

2023/02/08


Sormen Ola programak hainbat diziplinatako profesionalak bilduko ditu datorren hilabeteetan. Hilean behin, 16 eta 29 urte bitarteko gazteek euskal sormenarekin eta kulturarekin lotutako gai monografiko bat landu ahal izango dute, musika, literatura, arte, antzerki, ikus-entzunezko, dantza edo bertsolaritzako profesionalekin.

Sortzaile izan nahi duten gazteei espazioa eta prestakuntza eskaintzeko sortu dute proiektu hau Loraldiak eta UPV/EHUk, eta aldi berean Euskal kulturaren transmisioa sustatzeko. Tailerrak maiatza arte egongo dira martxan, joan den larunbatean lehen tailerra egin zen Jon Maya dantzariaren eskutik.

TAILER TRINKOAK HILEAN BEHIN LARUNBATETAN

Urtarriletik maiatzera bitartean tailerrak egingo dira, hilean behin larunbat goizean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Gaiak monografikoak izango dira, sormenaren hainbat arlo landuko dira eta erreferentziazko profesionalek eskainiko dituzte, hala nola Jon Maya, Patxo Telleria, Joseba Sarrionandia, Paul Urkijo edo Miren Amuriza.

Matrikula doakoa izango da Bizkaiko campuseko ikasleentzat baina gainerako parte-hartzaileentzat saio bakoitzak 15 €-ko prezioa du.

BESTE LAU SAIO EUSKAL PROFESIONAL SORTZAILEEKIN

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

 

Jarraitu gure sareak