Atzealdea 2020ko Gazteak auzolanean diru-laguntzak

12 eskaera aurkeztu dira eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko egitasmoan

2021/01/19


                 

 

Izango Zara programaren barnean dago bereziki 18-30 urte bitarteko gazteentzat den Gazteak Auzolanean beka-egitasmoa. Horien helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko. Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteak dira proiektuaren hartzaileak, beraien proiektu bat sortu eta garatu nahi dutenak, edota gizartearen aldeko proiektu kolektibo bat aurrera eraman nahi dutenak.

 

Gazteen egitasmoak garatzeko 20.000 euroko aurrekontu bat egon da 2020. urtean, eta gai desberdinez osatutako 12 eskaera aurkeztu dira guztira. Feminismoa, gune publikoen garapena, agroekologia, kontsumo ohitura berriak, gosearen kontrako jarrera, gizarte ekimena, pertsona gorren mundua, baratza komunitarioak edota antzerki komunitarioak izan dira, besteak beste, joan den urteko eskaeretan landu diren gaiak.

 

Horietatik, 5 egitasmo aukeratu dira, Zurlab, Aske, Berrikasiz, Emakume ekoizleak azokara eta Gugan izenarekin aurkeztu direnak, hain zuzen ere. Besteak beste, hurrengoak izango dira diru-laguntzen bidez praktikara eramango diren gaiak: gizarte-ekimena, antzerki komunitarioa, ikastetxeko etxeko-lanetan laguntzeko aplikazioa, bertako ekoizleak eta kontsumo ohitura berriak eta Stem eta feminismoa garatzeko plataforma birtuala.

 

Egitasmoak hainbat herritan garatuko dira eta martxan jartzeko 2021eko ekainaren 30era arteko epea izango dute gazteek.

 

Programari buruzko informazio gehiago, hemen

 


Jarraitu gure sareak