Atzealdea 8.000 €-ko GazteARTEan bekaren edizio berria abian da

35 urte baino gutxiagoko gazteek, haur, nerabe edota gazteen arloko ikerketa-proposamenak bidal ditzakete urriaren 24ra arte

2022/09/20


GazteARTEan-ek, Irungo Udaleko Gazteria Sailak, 35 urtetik beherako gazteentzako haur, nerabe eta gazteen arloko bekaren edizio berri bat jarri du abian. Beka honen helburua da, alde batetik, herritar gazteen artean ikerlana sustatzea eta bultzatzea, eta bestetik, Udalaren eta gazteen artean lankidetzarako bideak irekitzea.

Haurrak edota nerabeak edota gazteak gai nagusitzat hartuko dituen ikerketa-ekintzako proiektu bat garatu beharko da. Ikerketak gehienez 8 hilabeteko iraupena izango du, gradu/lizentziaturako titulua duten pertsonek banaka edo taldeka egin ahal izango dute eta 8.000 euroko laguntza ekonomikoa du.

Urriaren 24ra arte proposamenak aurkezteko

Lehenengo fasean, honako dokumentazioa aurkeztu behar da, fisikoki edo online:

  • Gehienez 15 orrialdeko memoria laburra, honako hauek zehazten dituena: izenburua, kontzeptua, gaia eta planteamendua, helburuak, metodologia, denbora-kronograma eta ikerketaren baliabideak.
  • Unibertsitateko titulazioa, eskatzaileen harremanetarako datuak eta curriculum laburra eta NAN/AIZen fotokopiak.
  • Bereziki baloratuko da memoriari erantsitako ikus-materiala (irudiak, bideoak, baliabideak), proposamenari laguntzen diona.

Azken emaitza edo entregagarria hainbat formatutan aurkez daiteke: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgazio-materiala, lankidetza, partaidetza edo sormen-prozesuak…). Irungo gazteen parte-hartze zuzena eta aktiboa barne hartzen duten proposamenak interes berezikoak izango dira.

 

 

 

Jarraitu gure sareak